COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Mercadonaren elikagaiak entregatzen

Mercadona eta Kanarietako Elizbarrutiko Caritas elkarlanean

2018ko abenduaren 31a
  • Banaketa-sareak eta Kanarietako Elizbarrutiko Caritasek berretsi egin dute premiazko sei tona elikagai baino gehiago banatzeko lankidetza-hitzarmena.
  • Konpainiak egunero emango ditu premiazko produktuak, eta Kanarietako Elizbarrutiko Caritasek Las Palmasen duen jangela sozialera eramango.

Mercadona supermerkatu-kateak eta Kanarietako Elizbarrutiko Caritasek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute beren arteko harremana formalizatzeko. Hitzarmen horren arabera, premiazko elikagaiak emango dira dohaintzan, behartsuenen artean banatzeko, ongintzako erakunde batzuen bidez. Horretarako, Kanarietako Elizbarrutiko Caritasek egiten duen lan bikainaz baliatuko dira.

Mercadonak sei tona elikagai baino gehiago emango dizkio Kanarietako Elizbarrutiko Caritasi, erakunde horrek Las Palmaseko probintziaren hiriburuan dituen instalazioetan.

Horrez gain, saltzeko egokiak ez izanagatik kontsumitzeko moduan dauden produktuak ematen dizkio egunero Kanarietako Elizbarrutiko Caritasek Las Palmas hiriburuan duen jangela sozialari.

Mercadonaren Las Palmaseko Kanpo Harremanetarako zuzendari Arcadio Peñatek eta Kanarietako Elizbarrutiko Caritasen zuzendari Gonzalo Marrerok sinatu dute hitzarmena, Kanarietako Elizbarrutiko Caritasek Las Palmaseko probintziaren hiriburuan duen egoitzan. Mercadonak, ekitaldi horretan, eskerrak eman dizkio Kanarietako Elizbarrutiko Caritasi “premia handienak dituzten pertsonen oinarrizko beharrak betetzen egiten duen lanagatik eta ahaleginagatik”. Kanarietako Elizbarrutiko Caritasen zuzendari Gonzalo Marrerok, berriz, bihotzez eskertu du “Mercadonak Caritasen alde etengabe egiten duen ekimen solidarioa. Izan ere, egunero ematen dituen produktuak eta dagoeneko eman dituen sei tonak ezinbestekoak dira une honetan gure hiriko eta probintziako jenderik behartsuenari laguntzeko”.

Arcadio Peñatek esan duenez, “Mercadonak benetan eskertzen du gure bezeroek, langileek eta boluntarioek, oro har, egiten duten ahalegina. Izan ere, guztion artean lortu dugu ekintza solidarioak benetako laguntza eraginkorra izatea premia-egoeran dauden herritarrentzat”.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarria

Hona Mercadonak gizartearekiko duen konpromisoetako bat: laguntzea haren garapena eta aurrerapena jasangarriak izan daitezen. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildoren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Hala, nabarmentzekoa da konpainiak jarraitzen duela bere ekintza sozialeko plana garatzen, Kanarietako zenbait instituzio eta erakunde sozialen bidez. Batetik, hitzarmenak egin ditu Las Palmaseko Elikagai Bankuarekin, Tenerifekoarekin (BANCOTEIDE) eta Kanaria Handiko eta Tenerifeko Elizbarrutietako Caritasekin, eta, bestetik, egunero laguntzen die zazpi jangela soziali, premiazko produktuak banatuz: Comedor Social de Cáritas Diocesana de Canarias (Kanaria Handia), Nª. Sra. del Carmen (Kanaria Handia), El Refugio Majorero (Fuerteventura), Misión Cristiana Moderna (Fuerteventura), Fundación Canaria Flora Acoge (Lanzarote) la Obra Social La Milagrosa Comedor Social de La Noria (Tenerife) eta la Asociación Padre Laraña (Tenerife).

Kanarietan egindako ekimenetan, 320 tona elikagai eman eta banatu dira 2017an.

Horrez gain, Mercadonak 140 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 27 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzaren kide da. Bestalde, Mercadonak bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari 2011. urtean, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak. 2018tik, Kanarietako Erantzukizun Sozialeko Sarearen kide ere bada konpainia, zeina Kanarietako Gobernuak sustatzen baitu.

Imagen de cabecera: Ezkerrean, Gonzalo Marrero, Caritaseko zuzendaria; eskuinean, Arcadio Peñate, Mercadonako Las Palmaseko Kanpo Harremanetarako zuzendaria.