COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Mercadonak Ceutako bigarren supermerkatua ireki du gaur

Ceuta- Mercadonak bere bigarren supermerkatua ireki du hiri horretan

2018ko abenduaren 21a
  • Denda berriak 89 langile ditu, eta kalitateko 46 lanpostu egonkor sortzea ekarri du berekin.
  • Atal guztietan ditu nobedadeak denda eraginkor berriak, ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez bezeroek are hobeto eta gusturago egin dezaten erosketa.
  • 9,1 milioi euroko inbertsioa egin da supermerkatu berrian; 40 hornitzailek hartu dute parte haren eraikitze-lanetan, non 427 lagun baino gehiago aritu diren obra-fasean.

Mercadonak bere bigarren supermerkatua ireki du gaur Ceutan, España hiribidean. Denda berriak 89 pertsonako lantaldea du. Horietako 43 La Almadrabako supermerkatutik datoz; han trebakuntza jaso dute irailaren 13an zabaldu zenetik orain arte. Gainerako 46ak lanpostu berriak dira.

Ceutako saltoki berria irekita, Mercadonak 177 pertsonako lantaldea du enplegu egonkor eta kalitatekoarekin, hiri autonomo horretan. Denda eraginkorraren eredu berriari jarraituz, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzeaz gain, supermerkatu berriak nobedade ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langile, hornitzaile eta gizartearentzat.

Izan ere, atal guztietan ditu nobedadeak saltoki berriak. Besteak beste, baditu berariazko apalak esne freskoarentzat eta zuku hoztuentzat; akabera-gune berri bat haragiarentzat; kosmetika espezializaturako erakustoki zentral bat lurrindegian; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; erakusketa-gune berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina batekin, eta gozogintza hoztuarekin; eta txarkuteria-atal berri bat, urdaiazpiko eskuz ebakia eta aurrez bildua eskaintzen duena.

Gainera, beste zenbait hobekuntzaren artean, Mercadonaren Ceutako bigarren supermerkatuak  beira bikoitzeko sarrera du, haize-lasterrak saihesteko; korridore zabalagoak, erosketako orga modelo berri bat, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinago eta ergonomikoagoa.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 2.085 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Mercadonaren denda eraginkor berri hau eraikitzeko obra-fasean, 40 hornitzaile eta 427 langile jardun dira.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri horrek askotariko neurriak ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak erosoago ibiltzeko atseden hartzen dutenean. Jangela ekipatuago dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau teknologikoki erabat konektatuta dago, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta denbora errealean izateko dendaren kudeaketaren berri. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Energia-aurrezpena: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, horma eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat jarri da, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:00etatik 21:30era. Gainera, 136 ibilgailurentzako aparkalekua du, erosketak egitera ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroei laguntzeko. Gainera, Mercadonak etxera eramateko zerbitzua gaitu du.

Saltoki berrian ere, bezeroek Mercadonaren BPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, produktu-aukera eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenean eta ahalik eta preziorik txikienean.

2017ko ekitaldiaren itxieran, Mercadonak 480 milioi euro inbertitu zituen denda-eredu berri hau duten supermerkatuak irekitzeko eta beste batzuk egokitzeko.