Hacendado Nueva Campaña oliba-olio birjina estraren botila.

Hacendado Nueva Campaña oliba-olio birjina estra, edizio mugatu berria

2018ko abenduaren 18a
  • Salgai dago jada gure konpainiaren supermerkatu guztietan Hacendado Nueva Campaña olioaren edizio berria, ekoizpen mugatukoa.
  • Manzanilla, arbequina eta hojiblanca oliba-barietateekin egindako oliba-olio birjina estren coupage bat da, 2018ko azaroko lehen olioetatik hautaketa-prozesu zorrotz baten bidez ekoitzia.

Sevillako Estepa herrian dagoen eta oliba-olio birjina estra ekoizten eta komertzializatzen duen Oleoestepa sozietate kooperatiboak Mercadonaren Hacendado Nueva Campaña oliba-olio birjina estraren edizio berri bat plazaratu du. Ekoizpen mugatukoa da, kanpainako lehen oliba-olio birjinekin egina baita.

Manzanilla, arbequina eta hojiblanca oliba-barietateekin egindako oliba-olio birjina estren coupage bat da Hacendado Nueva Campaña olioaren edizio berria, 2018ko azaroko lehen olioetatik hautaketa-prozesu zorrotz baten bidez ekoitzia. Oliba-olio birjina estra aparta da, oliba berdearen fruta-profil sentsoriala eta oliba helduaren ukitu oso freskoak eta delikatuak dituena. Belar moztu berriaren aroma du, eta fruta-kutsu atseginak; ahoan, belar freskoaren zaporea eta almendra berdearen ukituak. Gozoa du ahorako sarrera, eta oreka mikatza eta bizia.

Hamazazpi olio-errota ditu Oleoestepa kooperatibak Kordoba eta Sevilla probintzietan, eta 5.000 nekazari bazkide eta 52.000 hektarea olibadi baino gehiago; 2015az geroztik, Gran Selección Cooperativa Hacendado oliba-olio birjina estra ere ontziratzen du. Supermerkatu-katerako diseinatutako coupage bat da, eta 750 ml-ko kristalezko ontzietan saltzen da Mercadonan.

Mercadonako oliba-olio % 100 nazionala

Duela hainbat urte Mercadonak hartutako konpromisoa da ahal den guztietan jatorri nazionaleko lehengaia erabiltzea. Horren adibide garbia dugu Hacendado oliba-olioa, % 100 espainiar jatorrikoa, Neoris organismo independenteak ziurtatu duenez eta etiketan ageri denez.