Enrique San Nicolás eta Andrea Gómez (Mercadona) Jaime Gonzálezekin (Amigos de la Calle de València elkartea) elikagai-entregan.

Mercadonak 14.250 kilo elikagai eman dizkie Valentziako eta Castellóko erakunde sozialei

2020ko apirilaren 24a
  • Konpainiak sendotu egin du lagundu ohi dituen erakunde sozialekin duen lankidetza zenbait produktu emanez, hala nola oilasko betea, urdaiazpikoa, gazta freskoa eta entsaladilla.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, eta bizi dugun ezohiko konplexutasuneko egoera honek sortutako beharrei erantzun die.
  • Konpainiak, orain arte, ia 100.000 kilo eman dizkie produktu eta elikagaitan Valentzia eta Castelló probintzietako zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 245.000 kilo premiazko elikagai eman zituen Valentzia eta Castelló probintzietan.

Mercadonak, supermerkatu fisikoak eta onlineko salmenta batzen dituen konpainia izanik, bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Ildo horretatik, 14.250 kilo elikagai eman dizkie (adibidez, oilasko betea, urdaiazpikoa, gazta freskoa eta entsaladilla) maiz elkarlanean aritzen den Valentziako eta Castellóko erakunde sozialei, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

Zehazki, aste honetan elkarte hauei egin dizkie dohaintzak (maiz aritzen da haiekin elkarlanean): Valentziako Elikagai Bankua, Castellóko Elikagai Bankua, Valentziako Sant Joan de Déu jantokia, Valentziako Casa Caridad, Castellóko Comedor Municipal y Albergue de Transeúntes, Valentziako Amigos de la Calle elkartea, Alaquàseko, Gandíako eta Suecako Cáritas, Aldaiako Ciudad de la Esperanza elkartea eta Valentzia probintziako zenbait herritako Cáritas, hala nola Xirivella, Cheste, Paiporta, Alzira, Mislata, Torrent eta Algemesíkoa.

Andrea Gómez Valentzia hiriko Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun Valentzia eta Castelló probintzietako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin. 2019an, 245.000 kilo elikagai eman zizkien, eta aurten, orain arte, ia 100.000 kilo produktu eta elikagai eman dizkie. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 3.246 tona elikagai eman ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 3.108 Espainian, eta 138 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenean berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Enrique San Nicolás eta Andrea Gómez (Mercadona) Jaime Gonzálezekin (Amigos de la Calle de València elkartea) elikagai-entreganEnrique San Nicolás eta Andrea Gómez (Mercadona) Jaime Gonzálezekin (Amigos de la Calle de València elkartea) elikagai-entregan.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta