Mercadonaren hainbat motatako sandwichak

Sandwich hoztuen salmenta % 30 jaitsi da Mercadonan, kontsumitzaileen ohitura-aldaketengatik

2020ko apirilaren 25a
  • Produktu horien salmenta jaitsi egin da egun hauetan, bezeroak etxetik kanpo —lantokian edo parkean— kontsumitu ohi duen elikagai bat delako eta orain berak prestatzen duelako etxean.
  • Produktu horiek Lodosako Productos Naturales de la Vega Hornitzaile Totalerrak egiten ditu (Nafarroa).

Mercadonan, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainian,% 30 murriztu da sandwich hoztuen salmenta kontsumitzaileen ohitura-aldaketengatik; izan ere, “Nagusi”ak (bezeroa) etxetik kanpo kontsumitu ohi ditu produktu horiek —lantokian eta parkean, adibidez—, eta, orain, berak prestatzen ditu etxean.

Produktu horiek, Lodosako Productos Naturales de La Vega Totaler Hornitzaileak egiten ditu (Nafarroa) Hacendado markaren pean. Ia kate osoan eskuratu daitezke 2017ko erdialdetik aurrera, eta hainbat motatakoak dira: sandwich mistoa, sandwicha izokinarekin, sandwicha atun, arrautza eta tomatearekin, sandwicha indioilar, gazta eta espinakekin...

Sandwichak saltzen diren Mercadonaren linealaSandwichak saltzen diren Mercadonaren lineala.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta