Mercadonaren supermerkatu bateko espezia-lineala

Espezia-salmentak % 50 egin du gora Mercadonan, kontsumitzaileen ohitura-aldaketen ondorioz

2020ko apirilaren 24a
  • Bezeroek janari gehiago prestatzen dute etxean, eta horrek espezia gehiago erabiltzea dakar
  • Jesús Navarro Totaler Hornitzailearen kanela, perrexila, oreganoa, erramua eta fajitetarako ontzailea ohi baino gehiago saltzen ari dira, azkenburukoak, arrainak, gisatuak eta janari mexikarra prestatzeko.

Mercadonan, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainian,% 50 hazi da espezien salmenta, kontsumitzailearen ohitura-aldaketek eraginda; izan ere, “Nagusiak” (bezeroak) janari gehiago prestatzen du orain etxean. Zehazki, gozogintzarako, haragietarako, arrainetarako, gisatuetarako eta janari mexikarretarako erabiltzen diren espezien salmenta handitu da.

Enpresak kate osoan eskuragarri dituen espezia guztietatik, hauek bilatu dituzte batez ere bezeroek: haragia, arraina, gisatuak, janari mexikarra eta gozoak egiteko erabiltzen direnak, eta, zehazki, Jesús Navarrok Noveldan (Alacant) egindakoak. Hauek nabarmentzen dira: kanela (txotxa nahiz hautsa), zeina gozoa eta aldi berean mina baita, eta oso egokia azkenburuko gozoak prestatzeko; belar aromatikoak, perrexila eta oreganoa, haragiak eta arrainak prestatzeko; erramu-hostoak, gisatuetarako, erregosietarako, eskabetxeetarako eta arrainetarako; eta, azkenik, fajitetarako ontzailea, janariari mexikar-ukitua emateko.

Mercadonaren supermerkatu bateko espezia-linealaEspezia-lineala, Mercadonaren supermerkatu batean.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta