Josep Maria Manresa (Tarragonako Elikagai Bankuaren Terres de l'Ebreko ordezkaritza) eta Beatriz Feced (Mercadona), produktu-entregan

Mercadonak 11.390 kilo lekale egosi eman dizkio Tarragonako eskualdeetako Elikagai Bankuaren Terres de l'Ebreko ordezkaritzari

2020ko ekainaren 09a
  • COVID-19 gaitzak eraginda lurraldeak bizi duen egoera berezian, konpainiak 536.000 kilo premiazko produktu eman dizkie guztira Kataluniako zenbait gizarte- eta ongintza-erakunderi.
  • Gaur bertan, 7.920 almendra-krema emango zaizkio Tarragonako Elikagai Bankuari.
  • Konpainiak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 11.390 kilo lekale egosi eman dizkio gaur (18.894 unitate), zehazki dilistak, garbantzuak eta babarrunak, Tarragonako eskualdeetako Elikagai Bankuak Terres de l'Ebren duen ordezkaritzari (Tortosako udalerrian dago). Horrekin batera, 7.920 almendra-krema eman ditu elikagai-bankuaren egoitza nagusian, Reusen (Tarragona).

Oraingo dohaintza hauen aurretik, joan den maiatzaren 26an, 13.500 litro esne oso eman zizkion barrutiko elikagai-bankuari. Horri gehitu behar zaio konpainiak egunero ematen dizkiela elikagaiak Tarragonako eskualdeetako jantoki sozialei. Gaur egun irekita daude jantoki horiek, eta haiei lagundu ohi die, Tarragonako beste erakunde sozial batzuen artean; orain arte, 127.550 kilo premiazko produktu eman dizkie.

COVID-19ak sortutako egoera bereziaren ondorioz konpainia egiten ari den dohaintzetako bat da gaurkoa. Denera, martxoaren 27tik hona, 536.000 kilo elikagai banatu ditu, bai lehorrak eta bai freskoak, hala nola esnea, lekaleak, haragi eta arrain fresko ontziratua, fruta eta barazkiak, jogurtak eta esnekiak, moldeko ogia, zerealak, zukuak eta irabiaki hoztuak, Kataluniako zenbait erakunde sozial eta ongintzako erakunderen artean.

Hala, Mercadonak bat egiten du elikagai-bankuek egindako deiarekin, eta dohaintzak sendotu ditu, behar handiena duten herritarren eskaerei, ahal duen neurrian, erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko.

Ildo horretan, Elikagai Bankuaren Terres de l'Ebreko ordezkaritzako koordinatzaile Òscar Ologarayk eskerrak eman ditu dohaintzagatik, eta hau adierazi du: “Gaur Mercadonatik 11.000 kilo lekale egosi baino gehiago jaso ditugu, gure lurraldeko familia behartsuenei laguntzeko balioko dutenak”. “Gaur oso dohaintza garrantzitsua egin du Mercadonak, premia handiena duten familien mahaian platera jartzen laguntzeko, eta horrek asko adierazten du supermerkatu-kate horren balioez”. “Elkarrekin lan egiteak duen garrantziaren beste adibide bat da hau; izan ere, erakunde sozialek, enpresek, administrazioek eta norbanakoek elkarrekin lan egiten badugu, ahaleginak batzeaz gain, emaitzak biderkatu egiten ditugu”.

Bestalde, Tarragonako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak, Beatriz Feced-ek, eskertu egin du "Tarragonako Elikagai Bankua eta kideko erakunde sozialak egiten ari diren lana", eta adierazi du: "Gaurko dohaintza honekin, denera 536 tona elikagai emango zaizkie Kataluniako ongintza-erakunde batzuei, bi hilabete baino gehixeagoko epean, bizitzen ari garen egoera bereziki konplexu honetan beharrik handiena dutenen eskariak ahal den neurrian arintzeko".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Kataluniako lau elikagai-bankurekin eta beste erakunde sozial batzuekin elkarlanean aritzeaz gain, beste zenbait produktu ere ematen dizkie supermerkatu-kateak Kataluniako 35 jantoki soziali. Dohaintza Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker egiten da. Mercadonak kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan ematen dizkie produktuak jangela sozialei, boluntarioek gero eguneroko otorduak presta ditzaten.

Hain zuzen, 2019an, konpainiak 1.478 tona elikagai baino gehiago eman zizkien Kataluniako gizarte-erakunde eta -elkarte horiei.

Josep Maria Manresa (Tarragonako Elikagai Bankuaren Terres de l'Ebreko ordezkaritza) eta Beatriz Feced (Mercadona), produktu-entreganJosep Maria Manresa (Tarragonako Elikagai Bankuaren Terres de l'Ebreko ordezkaritza) eta Beatriz Feced (Mercadona), produktu-entregan.

Logo EAktibatu