Santiagoko Elikagai Bankuak lehenengo dohaintzak jaso ditu Santiago de Compostelako A Sionllako Mercadonaren supermerkatuan

Santiago de Compostelako Elikagai Bankuari egunero premiazko elikagaiak ematen hasi da Mercadona

2020ko ekainaren 09a
  • Konpainiak indartu egin du Santiago de Compostelako Elikagai Bankuarekin duen lankidetza, egunero premiazko produktuak emanez, hala nola haragia, fruta, barazkiak, arraina, esnekiak eta abar.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun egoera biziki konplexu honek sortutako beharrei erantzuteko.
  • Konpainiak, orain arte, 414 tona produktu eta elikagai eman dizkie Galiziako zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 706,6 tona premiazko elikagai eman zituen Galiziako autonomia-erkidegoan bakarrik.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, Santiago de Compostelako Elikagai Bankuari premiazko produktuak egunero ematen hasi da, zeinarekin jarduten baita elkarlanean lehendik ere. Gainera, zenbait neurri ezarriko ditu pertsonen segurtasuna bermatzeko eta erakunde horren hornidura ziurtatzeko.

Mercadonak Santiago de Compostelan eta Ames-en dituen dendetatik emango dira elikagaiak. Horretarako, saldu ezin diren baina kontsumitzeko moduan dauden produktuak jasoko dira egunero dendetan. Ekimen horren bidez, Mercadonak Santiagoko Elikagai Bankuarekin duen lankidetza sendotu du; izan ere, 2012az geroztik babesten du haren lana.

Konpainiak 2013an abiatutako proiektu sozialean sartu da erakundea. Proiektu horretan, 17 jantoki sozialek eta Galiziako beste ongintza-elkarte batzuek hartzen dute parte— eta egunero dohaintzak jasotzen dituzte—; besteak beste, Santiagoko Cocina Económica eta Ceeko San Roque de Cáritas Parroquial sukalde soziala.

Mariña Rivas Mercadonaren Galiziako Kanpo Harremanetarako gerenteak hau nabarmendu du: "Santiagoko Elikagai Bankuak lan handia egin du, eta, une zail hauetan, ez dio utzi besteei laguntzeari. Konpainiak, gehien behar dutenen ondoan egoteko duen konpromisoari jarraikiz, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Galiziako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2019an, 706,6 tona elikagai baino gehiago banatu zituen—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko”.

Bestalde, Santiagoko Elikagai Bankuak eskerrak eman dizkio Mercadonari "jende behartsuenari laguntzeko lanean ari garen erakundeei etengabeko babesa eta laguntza emateagatik".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 260 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, urte-hasieratik, 6.200 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etena bukatu eta konpainiak erabaki zuenez geroztik berraktibatuko zituela premiazko produktuen dohaintza-prozesuak. Hala, berriro hasi zen ohiko lankide dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei dohaintzak egiten.

Santiagoko Elikagai Bankuak lehenengo dohaintzak jaso ditu Santiago de Compostelako A Sionllako Mercadonaren supermerkatuan.Santiagoko Elikagai Bankuak  lehenengo dohaintzak jaso ditu Santiago de Compostelako A Sionllako Mercadonaren supermerkatuan.

Logo EAktibatu