- Haragi freskoa (txuletoiak, saiheskiak eta entrekotak) eta jaki prestatuak (hestebeteak, hanburgesak eta broxetak) saldu dira gehien.
- Espainiako dendetan azkena sartutako produktu berrien artean, oilasko-txurraskoa nabarmentzen da, Portugalgo oilasko txiki tipikoa.
- 30 hornitzailek baino gehiagok egiten dituzte produktu horren erreferentziak, salmenta-eremuaren arabera, eta konpainiaren supermerkatu guztietan saltzen dira (1.600 baino gehiago).
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak % 15 inguru handitu du barbakoak egiteko Mercadonaren produktuen salmenta, kontsumitzaileen ohitura-aldaketen ondorioz.
Produktu-aukera, hainbat erreferentziaz osatua eta 30 hornitzailek baino gehiagok egina —salmenta-eremuaren arabera—, haragi freskoak (txuletoiak, saiheskiak eta entrekota) eta jaki prestatuek (hestebeteak, hanburgesak eta broxetak) osatzen dute.
Era berean, barbakoak prestatzeko Mercadonaren produktu-sortan sartu diren azken berrikuntzen artean, oilasko-txurraskoa nabarmentzen da. Haragi mamitsuko oilasko txiki bat da, erditik ebakia. Oso ezaguna da Portugalen, eta egoki-egokia txingarretan erretzeko.
Haragi freskoaren lineala Mercadonaren supermerkatu batean.