Mercadonak 2021eko lehen erdian egin dituen dohaintzen mapa

Mercadonak 10.000 tona elikagai eman ditu 2021eko lehen erdian, iaz garai berean baino % 30 gehiago

2021ko uztailaren 22a
  • Mercadonak 160.000 erosketa-gurdi baino gehiago betetzeko adina elikagai eman ditu 2021eko lehen seihilekoan.
  • Konpainiak Espainia eta Portugalgo zenbait jantoki sozial eta elikagai-bankurekin eta ongintzako beste erakunde batzuekin dihardu lankidetzan.

Mercadonaren konpromisoetako bat da Gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat, eta, horregatik, zenbait ekimen sozial jarri zituen martxan duela urte batzuk. Ekimen haietako bat da janariak banatzea. 2021eko lehen seihilekoan, 10.000 tona produktu bidali dizkie Mercadonak Espainia osoko eta dendak dituen Portugalgo eskualdeetako jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta ongintzako beste erakunde batzuei; iaz garai berean baino % 30 gehiago.

Kantitate hori 160.000 erosketa-gurdi baino gehiagoren baliokidea da, eta, produktu horien bidez, konpainiak bi herrialdeetako 290 jantoki sozial baino gehiago, 60 elikagai-banku baino gehiago eta beste erakunde batzuk laguntzen ditu. 

Bideoa gaztelaniaz

Mercadonak, gainera, janaria alferrik ez galtzeko edo galtzeari aurrea hartzeko zenbait estrategia erabiltzen ditu, eta hainbat ekimenetan parte hartzen du giza baliabideak eta baliabide logistikoak eskainiz, hala nola “Bilketa Handian” eta “Kilo-bilketetan”.

Mercadonak 2021eko lehen erdian egin dituen dohaintzen mapaMercadonak 2021eko lehen erdian egin dituen dohaintzen mapa.

Mercadonak laguntzen dituen erakunde sozialak

Espainian, Mercadonak Espainiako Elikagai Bankuen Federazioarekin (FESBAL) eta Acompartir produktu-bankuarekin dihardu lankidetzan. Autonomia-erkidegoen edo hiri autonomoen kasuan, gizarte-erakunde hauekin aritzen da elkarlanean:

Dokumentua euskaraz

 

Listado entidades sociales con las que colabora Mercadona durante el primer semestre de 2021

Descargar

 

Goiburuko irudia: Mercadonak 2021eko lehen erdian egin dituen dohaintzen mapa.