2020ko Elikagaien Bilketa Handiaren kanpainaren irudia

Mercadonak Elikagaien Bilketa Handian parte hartu du

2020ko azaroaren 16a
  • Mercadonak bat egin du Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioak azaroaren 16tik 22ra antolatutako Elikagaien Bilketa Handiarekin.
  • Aurten, dohaintza diruzkoa izango da, eta bezeroek nahi duten dirua emanez parte hartu ahal izango dute erosketa egiten duten unean.
  • Ikusi Mercadonaren zer dendak parte hartzen duten ekimen sozial honetan.

Mercadonak bat egin du Elikagaien Bankuen Federazioak antolatutako 2020ko Elikagaien Bilketa Handiarekin, eta kanpainaren eskura jarri ditu bere saltokiak, funtsak biltzeko, eta, hala, une hauetan gehien behar dutenei laguntzeko. Ekimena aste honetan izango da, azaroaren 16tik 22ra

Nobedade gisa, Bilketa Handirako, bezeroek erosterakoan kutxen lerroan egin ditzaketen diru-dohaintzak bakarrik onartuko dira. Emandako kopuruak 1 €-en multiploa izan behar du beti.

Aspalditik aritzen da Mercadona ekimen honetan laguntzen, eta konpainia gisa duen konpromisoa da bezeroak animatzea bilketa solidario honetan parte hartzera. Bilketa Handiari buruzko informazio guztia Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioaren (FESBAL) webgunean dago.

Bideoa gaztelaniaz

Elikagaien Bilketa Handian parte hartzen duten Mercadonaren dendak

Dokumentua euskaraz

Llista botigues de Mercadona participants en el Gran Recapte 2020

Descargar

 

Mercadonaren 2020ko elikagai-dohaintza

Gaur egungo egoerarekiko kontzientzia handia du Mercadonak, eta, horregatik, urtean zehar, elikagai-bankuei eta gizarte-erakundeei egindako dohaintzak sendotu ditu. 2020ko lehenengo erdian, konpainiak bikoiztu egin zituen dohaintzak 2019ko epe berarekin alderatuta: 10.000 tona elikagai baino gehiago eman zituen, hau da, 140.000 erosketa-orgatik gora betetzeko beste.

Konpromiso solidario hori Mercadonaren ereduaren parte da, gizartetik jasotzen duenaren parte bat gizarteari itzultzeko helburua baitu. Horrez gainera, elikagaiak alferrik ez galtzeko eta hori prebenitzeko zenbait estrategia ditu Mercadonak bere prozesu guztietan.

Logo EAktibatu