Ikasleek Mercadona aukeratu dute lanerako enpresa erakargarrienen artean

Mercadona, lanerako enpresa erakargarrienen artean

2022ko ekainaren 22a
  • Ikasleen iritziz, Mercadona hirugarren enpresa erakargarriena da, Merco Talento Universitario rankingaren 5. edizioan adierazi dutenez.
  • Ikusi zer lanpostu ditugun hutsik Mercadonaren enplegu-orrian.

Banaketa-sektorean lan egiteko enpresa erakargarrienetako bat izaten jarraitzen du Mercadonak, Ospe Korporatiboaren Espainiako Monitoreak egiten duen Merco Talento Universitario rankingaren emaitzen arabera. Konpainia hirugarren postuan dago 100 enpresak osatzen duten ranking globalean, eta bigarren postuan, sektoreko rankingean.

Hainbat ikastetxetan goi-mailako ikasketen azken ikasturteetan ari diren ikasle batzuek parte hartu dute Merco Talento Universitarioren 5. edizioan. Gazteek giza baliabideen kudeaketarekin erlazionatutako hainbat aldagai baloratu dituzte, erabakigarriak direnak enplegua aukeratzeko orduan, hala nola lanaren kalitatea, aukera-berdintasuna, lanpostuko prestakuntza, soldata-baldintzak eta mailaz igotzeko aukerak, besteak beste.

Balorazio horretatik, Espainian lan egiteko dauden 100 enpresa erakargarrienak izendatzeaz gainera, lan-eremuko azken joerak azaleratu dira, hala nola lanbidearen aintzatespenak nolako garrantzia duen enpresan, eta etengabeko trebakuntzaren eta diziplina anitzeko trebakuntzaren beharra. Horrez gain, oso ondo baloratu dute izandako irabaziak plantillarekin partekatzeko politika. Garrantzi handiko informazioa da hori talentua erakarri eta atxiki nahi duten enpresentzat.

Mercadona harro dago emaitzekin, eta badaki lanean jarraitu beharra duela konpainiaren bigarren osagaia, Langilea, erabat asebeteta egon dadin. Horretarako, zenbait urte daramatza Giza Baliabideen Politika bereizgarri eta kalitateko bat ezartzen, sektorean batezbestekoaren gainetik dauden soldatak eskainiz, lanposturako trebakuntza jarraitua emanez lanean hasi eta lehenengo egunetik, enpresa barnean mailaz igotzeko aukera emanez eta bizitza pertsonala eta lana uztartzeko bidea ahalbidetuz.

Mercadonako lan-baldintzak aintzatetsi egin ditu Lanaren Nazioarteko Erakundeak

Ikusi Mercadonaren lan-eskaintzak.