Mercadonaren laugarren Erlauntza, Alacantekoa, kanpotik

Mercadonak onlineko erosketa-zerbitzu berria jarri du abian Murtzian

2022ko ekainaren 24a
  • Onlineko zerbitzu berria Murtzia hiriburura eta Molina de Segura eta Santomera herrietara iritsi da.
  • 14 milioi eurotik gorako inbertsioa eginda, Alacanteko onlineko zerbitzuaren biltegi berrian 185 langile ari dira lanean.
  • Urtean 1.284 milioi eurotik gorako erosketak egiten dizkie Mercadonak Murtziako hornitzaileei.

Mercadonaren onlineko zerbitzu berria Murtzia hiriburura eta Molina de Segura eta Santomera herrietara iritsi da. Eskaerak Erlauntzatik prestatu eta bidaliko zaizkie bezeroei; enpresak erlauntza deitzen die onlineko zerbitzurako biltegiei.

Inguru hartako bezero guztiek webgune berriaren eta mugikorreko aplikazioaren bidez egin dezakete erosketa, askoz modu intuitiboagoan, eta produktuak kategorien edo bilatzailearen bidez aurkitu ahal izango dituzte. Produktu bakoitzaren argazkiak eta informazio garrantzitsua eskura du bezeroak.

Eredu berri horren tarifa aurreko zerbitzuarena bera da (7,21 €/eskaera), eta entregatze-ordutegia luzeagoa: eskaera egin eta hurrengo egunetik aurrera egingo dira, 7:00etatik 22:00etara, astelehenetik larunbatera, bi orduko tarteetan. Gainera, bezeroak erosketa aldatzeko aukera du entregatu aurreko gauera bitartean.

Erlauntzak 10.000 m2-ko azalera du, eta haietatik 2.200 m2 produktu freskoetarako dira, hotzean biltegiratzeko eremu bat barne, produktu hoztu eta izoztuetarako. Onlineko bezeroek beren denda fisikoan dituzten produktu berak aurkituko dituzte, eta, gainera, produktu freskoak entrega-egun berean jaso eta prestatzen dira; beraz, kalitate eta freskotasun handiena bermatzen da.

Erlauntza hau Mercadonaren laugarrena da. Aurrez, Valentziakoa 2018an jarri zuen abian; Bartzelonakoa, 2019an; eta Madrilgoa, 2020an. Mercadona Onlinen 1.600 langile ari dira guztira, eta kalitatezko lan egonkorra dute. Gainera, urte-amaieran Sevillan bosgarren Erlauntza irekitzea aurreikusten du konpainiak.

Horrez gain, denda fisikoetatik eskaerak prestatu eta bidaltzeko eredu berri bat garatu du Mercadonak, onlineko salmentan kontzentrazio txikiagoa duten eremuetarako. Gaur egun, eredu hori Castellon eta Tarragonan dago ezarrita, eta udazkenean Cartagenara hedatzea aurreikusten du konpainiak. Hala, inguru horretako bezeroek aplikazio berritik eta webgunetik ere erosi ahal izango dute, onlineko zerbitzu berria abantaila guztiekin erabiliz.

Jasangarritasuna eta eraginkortasuna

ECO ingurumen-etiketa duten 50 ibilgailu daude Mercadonaren Erlauntza berrian, bai mikrohibridoak bai gasezkoak, eta 15 eskaera ere garraia ditzakete. Ibilgailuok berariaz diseinatu dira hiru tenperatura-zona bereizita, produktu-mota bakoitzera egokitzeko: giro-tenperaturako produktuak, produktu hoztuak eta produktu izoztuak. Hala, hotz-katea bermatua dago bezeroaren etxeraino iritsi bitartean. Gainera, deskarga-sistema mekanizatu bat dute ibilgailuek karga-manipulazioa minimizatzeko, eta, hala, langileak gainesfortzu gutxiago egiteko eta deskarga-denbora murrizteko.

Bestalde, estalkiaren azalean 700 panel fotovoltaiko jarri dira. Horiekin, Erlauntzak bere burua hornitzen du eguneroko energia-kontsumoan. Instalazioetan hobekuntzak egin dira, hala nola korridoreak optimizatu, langileek ibilbideak urrats gutxiagotan egin ditzaten. Horrez gain, ibilgailuen sarrera eta irteera modu eraginkorrean diseinatu dira, eta bi trakzio-malguki daude, hornikuntza-prozesua hobetzeko.

Mercadona Murtziako Eskualdean

Murtziako Eskualdean 63 supermerkatu ditu Mercadonak, eta 3.000 pertsonari kalitatezko enplegu egonkorra eskaintzen die. Konpainiak Murtziako Eskualdearen alde egiten duen lanaren erakusgarri dira 2021ean Murtziako hornitzaileei produktuak erostera bideratu zituen 1.284 milioi euroak.

Gainera, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizarteari itzultzea da Mercadonak gizartearekin dituen konpromisoetariko bat, eta Eskualdean duen gizarte-erantzukizuna indartu zuen iaz zenbait ekimenen bidez; 256 tona elikagai baino gehiago eman zizkien dohaintzan Murtziako erakunde sozialei. Esate baterako, Murtziako Eskualdeko 6 jantoki soziali egunero ematen dizkie premiazko elikagaiak, baita Segurako Elikagai Bankuari ere, besteak beste.

Mercadonaren onlineko zerbitzu berria MurtzianMercadonaren onlineko zerbitzu berria Murtzian.

Mercadona Online banaketa-zerbitzua MurtzianMercadona Online banaketa-zerbitzua Murtzian.

Goiburuko irudia: Mercadonaren laugarren Erlauntza, Alacantekoa, kanpotik.