Mercadonak 2023an egindako dohaintzen balantzea

Mercadona elkarlanean aritzen da 762 erakunde sozialekin, eta 23.100 tona elikagai eman zizkien 2023an

2024ko otsailaren 05a
  • Konpainiak ahalegin handia egin du erakunde sozialekin duen elkarlan-sarea handitzeko. Hala, azken urtean, hainbat tokitako 215 erakunde gehitu ditu, Espainiakoak zein Portugalgoak.
  • 2023an egindako dohaintzak 380.000 erosketa-orgatik gorako balioa du.
  • Horrez gain, Mercadona elkarlanean aritu da, besteak beste, FESBALek iragan azaroan antolatutako Elikagai Bilketa Handia kanpainan. Horri esker, konpainiaren eta bezeroen artean 2,6 milioi euro bildu ziren, den-dena elikagaiak eskuratzeko.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak aurten ere elkartasuna adierazi die egoera zaurgarrian dauden kolektiboei, eta ahalegin handia egin du erakunde sozialekin duen elkarlan-sarea zabaltzeko. 2023an, Espainia eta Portugalgo hainbat tokitako 215 erakunde berri gehitu ditu, eta, horri esker, nabarmen hobetu da konpainiak eskaintzen duen laguntzaren egituraketa. "Harro diogu elkarlanean aritzen garela 762 erakunde sozialekin. Izan ere, horri esker, 23.100 tona produktu eman ditugu urte osoan, hau da, 380.000 erosketa-orgatik gora", adierazi du Laura Cruzek, konpainiako Gizarte Ekintzako zuzendariak.

Bideoa gaztelaniaz

Alabaina, Mercadonaren inplikazioa ez da mugatu oinarrizko produktuak emate hutsera. Horrez gain, konpainia elkarlanean aritu da bilketa-kanpainetan; besteak beste, Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL) azaroaren 24tik 30era antolatutako Elikagai Bilketa Handian. Horri esker, konpainiaren eta “nagusi”en artean (hala deitzen zaie bezeroei, barne-mailan) 2,6 milioi euro bildu ziren, den-dena elikagaiak eskuratzeko.

Azken edizio horretan, Mercadonak 1.632 denda bideratu zituen proiektu horretara: askotariko koordinazio- eta komunikazio-jarduerak egin zituen denda horietan, bezeroek diru-dohaintzak egin ahal izan zitzaten euro bateko multiploetan, erosketa egiteko unean kutxatik igarotzean. "Modalitate honen alde egiten dugu, dohaintzak onuradunen benetako beharretara egokitzeko, eta aldi berean, eraginkortasuna areagotzeko; izan ere, elikagai-bankuek behar dituzten produktuak eskuratu ditzakete horrela, kopuru egokian eta behar dituzten unean", Laura Cruzek azaldu duenez.

Zerrenda gaztelaniaz

 

Listado Entidades Sociales en Mercadona durante 2023

Descargar

 

 

Gainera, konpainiak urteak daramatza elkarlanaren alde egiten Gizarte Txartela progresiboki ezartzearen bidez. Tresna horrek erabiltzaileentzako laguntza bideratzen du, eta, hala, supermerkatuan erosketa osoa egin dezakete, produktu lehor zein freskoena. Zuzendariaren esanetan, "horrek lagundu egiten du erosteko ekintza duin bihurtzen, erabiltzailea integratzen eta haren zaurgarritasun-egoera hobetzen".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak etengabeko konpromisoa du presentzia duen inguruneetan, eta, urtez urte, bere jardunean eragin positiboa duten ekimen arduratsuak bultzatzen ditu, gizarte-, ingurumen- eta gobernantza-gaiei buruzkoak.  Esparru horretan, Mercadona Espainiako Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren sinatzaile da 2011z geroztik. Ekimen horren bidez, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) sustatzen ditu.

Ildo horretan, Mercadonak abian du Ekintza Plan Sozial propioa. Hari esker, urtez urte, gizartearekin duen harremana indartzen du funtsezkotzat dituen balioen bidez, hala nola elkarrizketa, gardentasuna eta entzute aktiboa. Balio horien bitartez, harreman egonkorrak eraikitzen ditu presentzia duen eremuetan, hurbiltasunaren alde egiten du, eta harremanak indartzen ditu premia espezifikoak hautemateko eta konponbide zehatzak emateko, adostasuna eta elkar ulertzea abiapuntu. Politika horren barruan, Mercadona elkarlanean aritzen da 762 erakunderekin, eta 23.100 tona elikagai eman zizkien 2023an.

Era berean, Trencadís proiektua garatzen jarraitzen du Mercadonak. Haren bidez, desgaitasun intelektuala duten pertsonak laneratzen laguntzen du, dendetako arrandegi-guneetako dekorazio-muralak egiten baitituzte.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Mercadonak Ingurumen Kudeaketako Sistema propioa du, 3 ardatz nagusitan oinarritua: ekoizpen jasangarria, ekonomia zirkularra eta deskarbonizazioa. Hiru ardatz horietan jarduketa-lerro espezifikoak daude, hala nola logistikaren optimizazioa, eraginkortasun energetikoa, animalien ongizatea eta hondakinen prebentzioa, kudeaketa eta balorizazioa. Ildo horretan, nabarmentzekoa da Mercadona eta haren hornitzaileak lanean ari direla Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

“Nagusi”aren (bezeroaren) mugikortasuna jasangarria izan dadin, enpresak dagoeneko 1.350 aparkaleku-plaza ditu Ibilgailu Elektrikoak Kargatzeko Puntuz hornituak, 500 denda baino gehiagoren aparkalekuetan. Mercadona 2017an hasi zen ibilgailu elektrikoentzako kargatze-puntuak ezartzen, Denda Eraginkorraren Eredu Berria ezarri zuenean, eta datozen urteetan kopuru hori handitzen jarraitzea aurreikusten du. Era berean, dendetan eguzki-panelak instalatzen jarraituko du, energia berriztagarrietan inbertitzearen aldeko adibide gisa.

Mercadonak 2023an egindako dohaintzen mapaMercadonak laguntzen dien erakundeen mapa.