Institut Cerdàren Kontsumo Handiko Berrikuntza Behatokiaren 2023ko aintzatespena

Mercadonaren film gardenak duen ebaketa-sistema berritzailea aintzatetsi dute

2024ko otsailaren 15a
  • Plasfesa Productsek fabrikatzen du, eta gillotina-sistema bat du: doitasunez moztea errazten du, filma nahi ez diren formetan itsastea edo moztea saihesten du, eta, hala, plastiko gutxiago xahutzen laguntzen du.
  • Bosque Verde film gardena itsaskorragoa eta erresistenteagoa da, eta elikagaiak mikrouhin-labean berotzeko egokia izateagatik ere nabarmentzen da.
  • Institut Cerdàren Kontsumo Handiko Berrikuntza Behatokiak sektoreko erronka eta aurrerapen nabarmenenak aurkeztu ditu.

Institut Cerdàren Kontsumo Handiko Berrikuntza Behatokiak (zeina aditu independenteen talde batek osatzen baitu) sektoreko 2023ko berrikuntza nagusiak aurkeztu ditu gaur goizean, eta, haien artean, Mercadonaren film gardenak duen ebaketa-sistema berria nabarmendu du. Gillotina-sistema bat daukanez, doitasunez moztea errazten du, eta filma nahi ez diren formetan itsastea edo moztea saihesten du; hala, plastiko gutxiago xahutzen laguntzen du.

“Nagusi”ek (hala deitzen die bezeroei enpresa barruan) horren beharra zutela ikusita  garatu du berrikuntza hori Mercadonak, Plasfesa Products hornitzaile espezialistaren eskutik, zeinak Olivako (Valencia) bere instalazioetan fabrikatzen baitu. Behatokiaren zazpigarren edizioan nabarmendu denez, “horrela, Mercadonak mozteko metodo azkarrago eta zehatzago bat ekarri dio kontsumo handiari, orain arte segmentu profesionalaren esku baino ez zegoena”.

Ebaketa-sistemaz gain, konpainiak aplikatutako beste hobekuntza batzuk ere nabarmentzen dira Bosque Verde film gardenean, zeina 80 metroko formatuan aurkeztu baita, etxean errazago erabiltzeko. Itsaspen eta erresistentzia handiagoak ditu, eta elikagaiak kontserbatzeko (hozkailuan eta izozkailuan) zein mikrouhin-labean berotzeko balio du.

Bilgarrian gillotina irristagarria duen lehenengo film gardena Mercadonaren film gardenaren gillotina bidezko ebaketa-sistema berria.

Mercadonaren Koberrikuntza Eredua

Mercadonarentzat, “Nagusi”aren (bezeroa) gogobetetzea da bere jardueraren funtsezko gakoa, eta hori kokatzen du beti bere erabakien erdigunean. Horregatik, bada kultura korporatibo bat, zerbitzuaren bikaintasunean eta kalitatearen etengabeko hobekuntzan oinarritua, berrikuntza konpainia osora bultzatzen duena zeharkako berrikuntza moduan.

Horretaz gain, badauka Koberrikuntza Eredu aitzindari bat, 2011z geroztik lantzen duena Amantal Estrategia izenekoaren bidez. Horrela, zenbait arlotako (elikagaiak eta edariak, etxeko garbitasuna, norberaren garbitasuna eta maskotak zaintzea) kontsumo-esperientziak eta ohiturak partekatzen ditu bezeroekin, eta gero hornitzaile espezialistei helarazten dizkie, hartara zuzeneko lankidetza bultzatzeko, produktu-aukera eraginkor bat garatze aldera.

Enpresak koberrikuntzako 24 zentroz osatutako sarea du Espainian eta Portugalen: produktuak garatzeko “laborategi” horietan, Mercadonako espezialistek bezeroen beharrak atzematen eta konpainiaren aukeraren kalitatea egiaztatzen jarduten dute.

Mercadonaren Espainiako eta Portugalgo koberrikuntza-zentroakMercadonaren koberrikuntza-zentroak.