Langile bat, Mercadonako denda batean

Mercadona, banaketa-sektoreko enpresarik onena berriz, talentua erakarri eta atxikitzeari dagokionez

2019ko urriaren 29a
  • Merco (Monitor Español de Reputacion Corporativa) ebaluazio-monitorearen sailkapenaren arabera, Espainiako banaketa-sektoreko enpresarik erakargarriena da Mercadona lan egiteko, eta erakargarrienetan seigarrena enpresa-sektore guztiak kontuan hartuz gero.
  • Inkestan 32.933 pertsonak hartu dute parte, eta positiboki baloratu dituzte Mercadonaren lan-baldintzak.

Talentua erakarri eta atxikitzeari dagokionez, Espainiako banaketa-sektoreko enpresarik onena eta beste edozein sektoretako onenetan seigarrena dela aitortu diote Mercadonari. Aurten ere, irabazle da konpainia, Merco ebaluazio-monitorearen sailkapenaren arabera, 32.933 lagunek erantzundako inkestaren emaitzen ondorioz.

2006tik, Espainiako eta Latinoamerikako ospe korporatiboaren enpresa-monitore nagusietako bat da Merco. Sailkapenak Espainiako 100 enpresa erakargarrienak zerrendatzen ditu —lan egiteko erakargarrienak esan nahi da—, irizpide gisa pertsonen kudeaketa eta talentuarekin eta enpresaren ospearekin lotura duten zenbait alderdi hartuz, betiere kontuan harturik talde guztien iritzia talentua berenganatzeko eta hari eusteko enpresek duten gaitasunaz.

Zehazki, aurten 32.933 pertsonak hartu dute parte inkestan; horien artean, 17.933 langilek, 5.628 unibertsitate-ikaslek, 1.447 negozio-eskolatako ikaslek, 7.600 herritarrek baino gehiagok eta hainbat arlotako giza baliabideen 270 arduradunek eta adituk baino gehiagok.

Mercadonako lan-baldintzak: enplegu egonkorra eta kalitatekoa

Langileak dira Mercadonaren osagai garrantzitsuenetako bat. Hori dela eta, Mercadonaren Giza Baliabideen ereduak lan egonkorra eta kalitatekoa eskaintzen du, sektoreko batez bestekotik gorako soldatak, eta prestakuntza eta barne-promoziorako aukera.

Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) ere aintzatetsi ditu Mercadonaren lan-baldintzak, enpleguaren egonkortasunari eta kalitateari dagokienez.

Imagen de cabecera  (Goiburuko irudia): Marcelo, La Pobla de Vallbonako (Valentzia) dendako langilea.