Mercadonaren banaketa Málagan

Mercadonak 7.700 kilo elikagai eman dizkio Bancosoli

2019ko urriaren 31
  • Bancosolek antolatutako kilo-operazio batean hartu zuen parte Mercadonak apirilean, probintziako 72 zentrorekin.

Mercadona supermerkatu-konpainiak, Bancosol Alimentosekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan, 7.700 kilo baino gehiago eman ditu oinarrizko produktuetan, Bancosol Alimentosekin diharduten ongintzako erakundeen bidez behartsuenen artean banatzeko.

Akordio horren arabera, Costa del Soleko Elikagaien Bankuak, Bancosolek eta Mercadonak elikagaiak biltzeko kanpaina bat egin zuten apirilean Malagako banaketa-kate horretako 72 zentrotan, 1.300 boluntariorekin.

Bancosol Alimentosen izenean, hau adierazi zuen Pilar Wit lehendakariordeak: "oso pozik gaude Mercadonaren moduan gure entitatearen proiektuari ekarpena egiten dioten enpresekin".

Banco de Alimentos de la Costa del Sol elkartea irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde bat da, boluntario-lanean oinarritua. 1998az geroztik, elikagaien bilketa, kalitate-kontrola, biltegiratzea eta banaketa kudeatzen ditu, laguntza-zentroetara helarazteko, eta, haien bidez, Malagako probintzian horien beharra duten pertsonengana heltzeko. Elikadura-planen bidez iristen dira elkartearen gizarteratze- eta laneratze-programetara.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboan integratua

Hona Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat: laguntzea haren garapena eta aurrerapena jasangarriak izan daitezen. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildoren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, guztiak ere hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz, eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, totaler hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 170 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 33 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da.

Bestalde, Mercadonak bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari 2011. urtean, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Málagan, sei jantoki sozialekin ere aritzen da elkarlanean, egunero elikagaiak ematen. Ekintza sozial horri batu zitzaion iazko abuztuan Torremolinoseko EMAÚS jangela. Konpainiak beste jangela sozial hauei ere laguntzen die egunero: Santo Domingo, Fundación Casa del Sagrado Corazón (Cottolengo) —biak Málaga hiriburukoak—, Esteponako eta Vélez Málagako Emaus Obra de Amor eta Antequerako Casa de Asís.