Diego, Mercadonako

Hona hemen Mercadonako "goialdeetan" aritzen den langile baten istorioa, Diegorena

2018ko azaroaren 28a
  • Leóngo Villandangos del Páramoko logistika-zentroan lan egiten du Diego Rodríguez langileak, eta enpresan izan duen ibilbide profesionala azaldu digu. Mercadonako lan-baldintzak goretsi ditu.

Bideoa gaztelaniaz

Mercadonako langilea da Diego Rodríguez, 33 urte ditu, eta Leóngoa da. Villadangos del Páramoko logistika-zentroan egiten du lan, goialdeetako zuzentze-jardueretan.

Diegok azaldu digunez, erabat automatizatuta dago logistika-blokea, eta arriskuak ahalik eta gehiena gutxitzea da bere lana (goialdeetan makinen eta paleten jarduera zuzentzea eta erregulatzea), produktuak dendetara iritsiko direla bermatzeko.

Mercadonan hasi zenetik, profesionalki garatuz joan da Diego, eta lanpostuaren muga guztiak gaindituz; are gehiago: bere lankideen trebatzaile ere jardun izan da biltegian.

Produktu lehorren biltegiko koordinatzaile Laura Veigak Diegoren bi ezaugarri hauek azpimarratzen ditu: motibazioa eta jarrera (funtsezkoak, biak ere, zuzentze-lanetan jarduteko).

Harro diosku Diegok lasaitasun handia ematen diola Mercadonan lan egiteak, eta babestua eta seguru sentitzen dela, etxera iristean, langileak etengabe trebatzen dituen enpresa batean ari delako, kontratu finkoa duelako eta soldata ona jasotzen duelako hilaren amaieran. Are gehiago aita izatekoa den honetan.

Mercadonak, berriz, aintzatetsi egin nahi ditu Diegok enpresan egin duen ibilbidea eta egunero egiten duen ahalegina. Mercadonako gainerako langileen konpromisoa ere eskertu nahi du konpainiak, gogotik egiten baitute lan enpresako produktuak egunero irits daitezen Espainia osoko dendetara. 

Mercadonan lan egin nahi baduzu, begiratu eskaintzak enplegu-atarian.

Mercadonako lan-baldintzak

Mercadonako langileak funtsezkoak dira konpainiarentzat; horregatik, hau eskaintzen du haren giza baliabideen ereduak: langile guztien lana aintzat hartzen duten lan-kondizioak.

Lan egonkorra eta kalitatekoa, sektoreko batez besteko soldatak baino hobeak, trebakuntza eta lan-kategoriaz igotzeko aukera; horra Mercadonan lan egitearen abantailetako batzuk.

Mercadona da, beste behin ere, banaketaren sektoreko Espainiako lehen enpresa talentua erakartzen eta hari eusten, Merco Talento sailkapenaren arabera. Lanaren Nazioarteko iErakundeak(LANE) ere aintzatetsi ditu Mercadonaren lan-baldintzak, enpleguaren egonkortasunari eta kalitateari dagokienez