Langile bat, Mercadonako urdaitegian

Mercadona, banaketa-sektoreko lehen enpresa talentua erakartzen

2018ko azaroaren 07a
  • Mercadona da orotariko banaketaren sektoreko Espainiako lehen enpresa talentua erakartzen eta hari eusten, eta seigarrena sektore guztiak kontuan hartuta, Monitor Español de Reputación Corporativak (Merco) inkestatutako 34.000 lagun baino gehiagoren arabera.
  • Mercadonako lan-baldintzen ezaugarri nagusia: enplegu egonkorra eta kalitatekoa.

Mercadona da, beste behin ere, orotariko banaketaren sektoreko Espainiako lehen enpresa talentua erakartzen eta hari eusten, eta seigarrena sektore guztiak kontuan hartuta, Monitor Español de Reputación Corporativa (Merco) sailkapenaren arabera. Gainera, 2017ko sailkapenarekin alderatuta, bi posizioei eusten die gure konpainiak. Nabarmena da, beraz, oso enpresa erakargarria dela lan bila dabiltzanentzat.

Espainiako eta Latinoamerikako ospe korporatiboaren monitore nagusietako bat da Merco monitorea. 2006az geroztik, Merco Talento ere sartzen da sailkapenean, eta lan bila dabiltzanentzat Espainiako 100 enpresa erakargarrienen sailkapena egiten du, pertsonen kudeaketa aztertuz eta talentuarekin eta enpresaren ospearekin lotura duten zenbait alderdi aztertuz, betiere kontuan harturik talde guztien iritzia talentua berenganatzeko eta hari eusteko enpresek duten gaitasunaz.

Aurten, 18.415 langileren, 8.091 herritarren, azken urteko 6.199 unibertsitate-ikasleren, negozio-eskoletako 1.206 ikasleren eta  giza baliabideen zenbait alorretako 160 arduradun eta adituren iritziak jaso ditu Merco Talentok; alegia, guztira 34.141 ebaluazio jaso ditu. Publiko horiek gako diren hiru balioren arabera ebaluatzen dituzte enpresak. Balio horiek zuzen-zuzenean eragiten dute enpresa horiek langileentzat duten erakarmenean:  lan-kalitatea; enplegu-emailearen marka eta barne ospea.

Merco Talentoren metodologia eta emaitzak prozesu independente baten bidez berrikusten ditu KPMGk, ISAE 3000 araua kontuan hartuta.

Mercadonako langileak funtsezkoak dira konpainiarentzat; horregatik, hau guztia eskaintzen du haren giza baliabideen ereduak: lan egonkorra eta kalitatekoa, sektoreko batez bestekoak baino soldata hobeak, trebakuntza eta lan-kategoriaz igotzeko aukera.

Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) ere aintzatetsi ditu Mercadonaren lan-baldintzak, enpleguaren egonkortasunari eta kalitateari dagokienez.