Mercadona colabora Recogida Bancos de Alimentos Espana

Espainia guztiko Elikagaien Bankuei zuzendutako Bilketa Handian parte hartzen du Mercadonak

2016ko azaroaren 24a

Mercadona colabora en la Gran Recogida para los Bancos de Alimentos de toda España

  • Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioak bultzatzen duen Bilketa Handian parte hartzen du konpainiak, azaroaren 25 eta 26an.
  • 1.200 supermerkatu bano gehiagotan elikagaiak biltzeko guneak ezarriz gauzatzen du bere laguntza Mercadonak, eta bere giza baliabideak zein logistikoak ipiniz, halaber. 

Aurten, berriro ere, lurralde nazional osoko elikagaien bankuetarako Bilketa Handiarekin bat egin du Mercadonak, 1.200 denda baino gehiagotan elikagaiak biltzeko guneak jarriz, hain zuzen. Ekimen honek bere 20. urteurrena beteko du aurten.

2015eko Bilketa Handian, parte hartu zuten bolondres eta milaka bezeroen elkartasunari esker, Mercadonak bere giza baliabide zein logistikoen bitartez jasotako elikagai eta oinarrizko produktuak eman zizkien Elikagai Bankuei, Espainia guztiko erabiltzaileen artean bana zitzaten.

Hurrengo azaroaren ostiral 25ean eta larunbat 26an gure dendetan izango diren elikagaiak biltzeko guneetan elkartasunez parte hartzera animatzen ditugu Mercadonatik gure bezeroak.

Bilketa handiari buruzko informazio gehiago Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioan (ESEBAF).

Mercadonaren elikagaien dohaintzak

2015ean, bere konpromiso sozialeko ekimenen barnean, 4.200 tona elikagai eta oinarrizko beste zenbait produktu eman zizkien Mercadonak Espainia guztiko erakunde sozial zein ongintzazkoei; hots: 70.000 erosketa orga betetzeko bezain beste. Gainera, elikagaiak alferrik ez galtzeko zenbait estrategia erabiltzen ditu Mercadonak. 

Dokumentua espainieraz

Mercadona colabora en la Gran Recogida

Descargar