Los Jardines de Infancia

Haurtzaindegia, Mercadonako langileen kontziliaziorako balio erantsia

2016ko azaroaren 24a
  • Konpainiak haurren hezkuntzarako zentroak eskuragarri ditu bere bloke logistikoetan, Mercadonako langileen lan eta familia kontziliazioa hobetzeko helburuarekin.
  • Sant Sadurní d'Anoia-ko (Bartzelona) zentro logistikoan sortutakoa den Piu-Piu Haurtzaindegiak 15. urteurrena bete du, dagoeneko Abrera-ko bloke logistikoko instalazio berrietan dagoena.

2001. urtean, konpainia bere bloke logistikoetako batzuetan Mercadonako langileen familiaren eta lanaren arteko kontziliazioan laguntzeko neurri hau lehen aldiz aplikatzen aitzindaria izan zen Espainian. Mercadonak, Abrera-ko bloke logistikoaz gain, haur hezkuntza zentroak ere baditu beste bloke logistiko batzuetan: Huévar del Aljarafe-n (Sevilla), San Isidro-n (Alacant) edo Ciempozuelos-en (Madril).

Joan den irailean,  Sant Sadurní d’Anoia-ko (Bartzelona) Mercadonaren bloke logistikoko “Piu-Piu” haurtzaindegia Abrera de Llobregat-eko Mercadonaren bloke logistiko berrira lekualdatu zen, hau ere Bartzelonan. Haurrentzako zentro honek 15 urte bete ditu, Mercadonak bere langile-taldeari ematen dion balio erantsi honi probetxua atera ahal izan dioten eta ateratzen dioten ehundaka familiari zerbitzua emanaz.

Educadora y bebés en el jardin de infanciaHezitzaile bat Abrera-ko bloke logistikoko haurtzaindegiko ikasleei ipuin bat kontatzen.

Konkretuki, Abrera-ko zentro logistiko honetan 0 eta 3 urte arteko 30 haur hazten ari dira. Urteko 365 egunetan 6:00etatik 22:00etara irekitzen duen haurtzaindegi honen abantaila nagusienetako bat, goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandak dituela da, eta horrek Mercadonako langileen ordutegira moldatzeko malgutasuna ematen du. Gainera, haur hezkuntzarako zentroa profesionalen talde batek osatzen du, haien artean hezitzaileak, psikopedagogoak, logopedak eta maisuak daudelarik.

Ezagutu bideo honetan Joan Mercadonako langilearen eta bere semearen historia, edo Sacri eta Alvarok osatzen duten bikotearen eta euren seme-alabena, duela 15 urte haurtzaindegiaren lehen erabiltzaileak izan zirenak. Beste familia askoren historien arteko adibideetariko batzuk baino ez dira, Mercadonako langile bezala zerbitzu erantsi honi probetxua ateratzen diotenak denak.

Bideoa espainieraz.

Mercadonako lan baldintzak

Mercadonan, langilea oso elementu baliotsua da. Mercadonak bertako langile guztien asebetetzea bilatzera bideratutako Giza Baliabideen politika dauka. Beste baloreen artean, Mercadonak bai lanpostu egonkorrak eta kalitatezkoak.