Kale cabecera

Kalea Mercadonara iritsi da

2016ko azaroaren 21a

 

Kale

  • Kalea edo aza kizkurra zapore handiko barazkia, moldakorra eta elikadura-propietate handikoa da.
  • Mercadonako kalea jatorri nazionaleko barazkia da, Murtzia eta Kanarietako soroetan lantzen dena.

Kalea, aza kizkurra bezala ere ezagutzen dena, Mercadonaren linealetara gehitu dugu. Barazki honen elikadura-propietateak gozatu nahi dituen orok, gure katearen edozein dendatako fruta eta barazkien atalean erosi dezake 200 gramoko poltsa formatuan, moztuta eta garbituta, kontsumitzeko prest.

Gure organismoari eskaintzen dizkion onura ugariei esker, pertsona askoren dietan lekua hartzen ari da kalea. Onura nabarmenetako bat bere kaltzio bolumena da. Burdin askoko elikagaia ere bada. Horregatik, dieta barazkijale eta beganoetan sartzeko elikagai ezin hobea da, edo besterik gabe egunerokotasunean euren burua zaindu nahi dutenentzako ere bai.

Hala, kalea bitamina iturri da. C bitaminak ezaugarri antioxidatzaileak ditu eta immunitate sistemaren funtzionamendu egokia laguntzen du. Bestalde, A bitamina edukiak mukosak, azala eta ikusmena baldintza normaletan mantentzen laguntzen du. K bitamina ere badu kaleak, odolaren ohiko koagulaziorako eta hezurren ohiko baldintzen mantenurako lagungarri dena. Gainera, zuntza ematen dio organismoari, eta 100 gramoko 49 kaloria besterik ez dituen elikagaia da.

Guzti honegatik, dieta anitz eta orekatu baten eta bizimodu osasuntsu baten parte izan behar du.

Mercadonako kalea jatorri nazionaleko barazkia da, Murtzia eta Kanarietako soroetan lantzen baitute, eta Verdifresh eta Mesturados Canarios bitarteko hornitzaileek prozesatzen dute.

Kontsumorako gomendioak

Kalearen antzekoak diren brokoliak, azaloreak eta azak baino zapore handiagoa dute kale hostoek, eta era askotara prestatu daiteke horregatik, bere zaporea ahalik eta gehien aprobetxatuz. Ezin hobea da gordinik entsaladetan erabiltzeko eta zukuen prestaketarako. Era berean, labean prestatu daiteke, edo jakietan erabili.

Zapore leunago bat nahi dutenentzat, nahikoa da garbitu eta hostoei masaje bat ematearekin.

Batez beste, katilu bat eta erdiko neurria kontsumitzea gomendatzen da astean birritan.

Mercadonaren Kale errezetak

Kale hostoak bakarrik jan daitezke, entsaladetan, egosita, jaki batzuetan, labean, kaiena edo oliba olio ukituarekin, deshidratatuta, irabiaki berdeetan, sandwich edo wrapetan... Hemen dituzue iradokizun batzuk:

Kale errezetak