Dendako sarrera

Eguneratzea: Mercadonak jakinarazten du neurri hauek hartu dituela, zeinak bihartik aurrera (2020ko martxoak 19, osteguna) sartuko baitira indarrean

2020ko martxoaren 18a

463/2020 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluari jarraikiz, zeinaren bidez Covid-19 gaitzak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera ezartzen baita.

 

  • Mercadonak jakinarazten du ezen, bere bezero eta langileen osasuna eta segurtasuna babesteko eta bere denden hornidura ziurtatzeko, eguneratu egin dituela joan den martxoaren 16an (astelehenarekin) hartutako neurriak, eta 2020ko martxoaren 19an indarrean sartuko diren beste neurri batzuekin osatu dituela. Azken horiek azpimarratuta ageri dira, hobeto identifikatzeko.

2020/03/23AZ GEROZTIK INDARREAN DAUDEN NEURRI BERRIAK, ESTEKA HONETAN.

1.- BEZEROENTZAKO GOMENDIO OROKORRAK

  • Erosketa egitera joateko gomendio orokor batzuk emango zaizkie bezeroei, bai bertako langileen bidez, bai kartel, megafonia eta sare sozialen bidez. Hona hemen gomendio horietako batzuk:
    • Pertsona bakar bat joatea erosketa egitera (ez familian, haurrekin edo taldean).
    • Arrisku-taldeetako pertsonak ez joatea erosketa egitera: adinekoak, gaixotasun kronikoak dituztenak…
    • Hauek lehentasuna izango dute gure dendetan erosketak egiteko: adinekoak, desgaitasunen bat duten pertsonak, mugikortasun urria dutenak, haurdunak eta beharrezkoak diren laguntzaileak.
    • Erosketa egunean zehar egin, eta ez denda irekitzen den orduan. Hala, egunero bezeroei erantzun ahal izatea bermatuko dugu. 
    • Elkartasunagatik, erosketa bizkor egin.
    • Ez pilatu produktuak etxean alferrik: premiazko produktuen hornidura bermatuta dago.
    • Txartelarekin ordaindu, ahal bada, eta ez erabili eskudirurik.
    • Distantziari, gehienezko edukierari eta abarri buruzko gomendioak betetzeko azken erantzukizuna haiek errespetatu behar dituztenei dagokie, eta ez beste inori. Baita produktu galkorrak manipulatzeko eskularruak erabiltzea ere; dendan eskura egoten dira.

2.- SUPERMERKATUETAN HARTUTAKO NEURRIAK

  • PERTSONA-KOPURUA: Supermerkatuetako pertsona-kopurua kontrolatuko da, eta pertsonen arteko gutxieneko distantzia seinaleztatuko da.
    • Denda barruko pertsona-kopurua ordenatzea dendako arduradunaren erantzukizuna da, eta, hala badagokio, hark izendatutako pertsonarena edo segurtasun pribatuko agentearena.
    • Denda bakoitzak zehaztuko du zer pertsona-kopuru har dezakeen gehienez edozein pertsonaren artean metro bateko prebentziozko distantzia bermatzeko. Horrez gainera, baimendutako gehieneko pertsona-kopuru bat izango du, araudia betez; hala, ezin izango da dendara sartu kopuru hori betetakoan, beste bezero batzuk irteten diren arte. 
    • Supermerkatu bakoitzera sartzeko bide publikoan, gutxieneko metro bateko tartea markatuta egongo da supermerkatuetara sartzeko txandaren zain sarreran daudenentzat, eta distantzia hori gorde beharko da dendara sartzeko.
  • SALTOKIAREN BARRUAN: Bezeroen artean gutxienez metro bateko tartea uzten dela bermatuko da; horretarako, bertako langileek gomendioak emango dituzte, neurri horiek kartelen bidez gogoraraziko dira, eta arrandegian eta kutxetako lerroetan metro bateko mugak markatuta egongo dira lurrean.
  • ORDUTEGIA. Ordutegia 09:00etatik 19:00etara izango da Hala ere, egoera salbuespenezkoa dela kontuan harturik, ordutegia egoeraren arabera egokituko da. Aldaketarik eginez gero, unean-unean jakinaraziko dira.

3.- HORNIDURA ETA AUKERA

  • Dendak ondo hornituta egongo dira, eta oinarrizko nahiz premiazko produktuak behar adina eta une oro badaudela bermatuko da, gure bezeroek eguneroko erosketa egin ahal izan dezaten.
  • Elikagaien segurtasuna bermatzeko, inolaz ere eta ezein kasutan ez da onartuko produktuak itzultzea.

4.- BARRUKO GOMENDIOAK ETA NEURRIAK

Era berean, Mercadonak barruko neurriak hartu ditu bere langileen osasuna eta segurtasuna zaintzeko; besteak beste, enpresak beharrezko higiene- eta prebentzio-tresnak emango dizkie, eta osasunaren inguruko irizpide espezifikoak ezarriko ditu.

Horrez gain, gure instalazioak egunero desinfektatzeko eta garbitzeko prozesuak kanpoko zerbitzuekin indartu dira.

Gainera, supermerkatu bakoitzean gel desinfektatzailea eta papera jarri dira, bezeroek orgaren kirtena garbitu dezaten, higienea sendotzeko.

Une honetan, eta herrialdea ezohiko egoeran dagoela kontuan harturik, Mercadonan ere ezohiko neurriak hartzen ari gara, guk ere krisi honi aurre egiten laguntzeko. Gure bezeroei eskatzen diegu neurri horiek ahalik eta ondoena bete ditzatela.

 

HAU PASATUKO DA. ARRAZIONALIZA DEZAGUN BELDURRA #Covid_19

Hau pasatuko da. Arrazionalizatu beldurra

Kartela gaztelaniaz:

Personas con preferencia Mercadona

Kartela gaztelaniaz:

Consejos básicos de higiene y prevención Mercadona

Kartela gaztelaniaz:

Medidas seamos responsables

Kartela gaztelaniaz:

Protejamos la salud de los trabajadores

Kartela gaztelaniaz:

Distancia de seguridad Mercadona

Kartela gaztelaniaz:

Nuestra prioridad Mercadona