Mercadonara sarrera

Mercadonak jakinarazten du hurrengo neurriak hartuko direla bihartik aurrera, 2020ko martxoaren 16a, astelehena

2020ko martxoaren 15a

Covid-19k sortutako osasun krisiaren egoera kudeatzeko xedez Alarma Egoera deklaratzen duen 463/2020 ED 10.2 Art.ri jarraiki.

 

  • Merkadonak, gure bezeroen eta langileen osasuna eta segurtasuna babesteko, gure denden hornidura bermatzeaz gain, honako neurriak hartzen dituela jakinarazten du, bihartik aurrera indarrean egongo direnak, 2020ko martxoaren 16a, astelehena.

2020/06/01AZ GEROZTIK INDARREAN DAUDEN NEURRI BERRIAK, ESTEKA HONETAN.

1.- BEZEROENTZAKO GOMENDIO OROKORRAK

  • Bezeroei erosketa egitera joateko gomendio orokorrak jakinaraziko zaizkie, bai langileen bidez, bai kartel, megafonia eta sare sozialak erabilita. Gomendio horien artean honakoak daude:
    • Erosketa egitera bakarrik joatea (ez familiarekin, ezta seme-alabekin edo taldean).
    • Ez joan erosketa egitera arrisku-taldeetako parte izanez gero; adineko pertsonak, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak...
    • Erosketa egun osoan zehar bakantzea eta ez dendaren irekiera orduan. Honekin, egunero bezero guztiei zerbitzatzeko gai izateko bermea dago. 
    • Elkartasunean, egin erosketak arintasunez eta azkartasunez.
    • Ez metatu beharrezkoak ez diren produktuak: oinarrizko beharrizanen hornidura bermatuta dago.
    • Ordaindu lehentasunez txartelarekin eta saihestu eskudirua erabiltzea.
    • Distantzia, gehienezko edukiera eta abar gomendioak betetzea azken horiek errespetatu behar dituzten pertsonen erantzukizuna da. Baita produktu galkorrak maneiatzeko eskularruak erabiltzea, zentroan zure esku egongo direnak.

2.- SUPERMERKATUETAKO NEURRIAK

  • EDUKIERA: Supermerkatuen edukiera kontrolatuko da eta pertsonen arteko gutxieneko distantzia seinaleztatu egingo da.
    • Dendaren edukiera ordenatzeko erantzukizuna establezimenduaren eta, kasuan kasu, izendatutako pertsona edo segurtasun agente pribatuarena izango da.
    • Establezimendu bakoitzak pertsona bakoitzaren artean metro 1eko prebentzio distantzia bermatzen duen gehieneko edukiera zehaztuko du. Halaber, onartutako gehieneko edukiera izango du, araudia betez: kopuru horretara heltzean, ez da pertsona gehiago sartzen utziko beste bezeroek establezimendutik irten arte. 
    • Supermerkatu bakoitzeko sarbide publikoan, 1 metroko gutxienezko distantzia bat markatuko da supermerkatuetako ateetan sartzeko itxaroten duten pertsonentzako, sartzeko nahitaez errespetatu beharko dena.
  • ESTABLEZIMENDUAREN AURREAN: bezeroen arteko metro bateko gutxieneko tartea establezimenduko langileen gomendioei kasu eginez, neurri horiek indartzen dituzten kartelen laguntzarekin; Arrandegi eta kutxetan ere lurrean metro bateko tarteak markatuta egongo dira.
  • ORDUTEGIA: ordutegia 09:00etatik 20:00etara izango da. Egoeraren aparteko izaera kontuan hartuta, inguruabar aldakorretara egokituko da eta aldaketak uneoro komunikatuko dira.

3.- HORNIKUNTZA ETA AUKERA

  • Dendak hornituta jarraituko dute, oinarrizko produktu eta beharrizanen hornidura indartuz eta bermatuz, gure bezeroek eguneroko erosketak egin ditzaten.
  • Elikagaien segurtasuna babesteko, inola ere eta ezein kasutan ez da produktuaren itzulketak onartuko.

4.- GOMENDIOAK ETA BARNE-NEURRIAK

Era berean, Mercadonak barne-neurriak hartu ditu bere langileen osasuna eta segurtasuna sendotzeko, besteak beste, enpresak beharrezko higiene eta prebentzio tresneria eskainiz eta osasunari buruzko irizpide espezifikoak hartuz.

Era berean, gure instalazioen eguneroko desinfekzio eta garbiketa prozesuak indartu egin dira kanpoko zerbitzuekin.

Momentuz, eta herrialdea murgilduta dagoen salbuespenezko egoeraren arabera, Mercadonan salbuespeneko neurri hauek hartzen ari gara krisi honi aurre egiteko. Gure bezeroei neurri hauek betetzeko ahalik eta lankidetza handiena eskatzen diegu.

HAU PASATUKO DA. ARRAZIONALIZATU BELDURRA #Covid_19

Hau pasatuko da. Arrazionalizatu beldurra

Kartela gaztelaniaz:

Medidas seamos responsables

Kartela gaztelaniaz:

Protejamos la salud de los trabajadores

Kartela gaztelaniaz:

Distancia de seguridad Mercadona

Kartela gaztelaniaz:

Nuestra prioridad Mercadona