463/2020 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluari jarraikiz, zeinaren bidez COVID-19 gaitzak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera ezartzen baita.
- Mercadonak jakinarazten du ezen, bere bezero eta langileen osasuna eta segurtasuna babesteko eta bere denden hornidura ziurtatzeko, eguneratu egin dituela joan den martxoaren 16an, 19an, 23an eta 26an, apirilaren 3an eta maiatzaren 11n eta 14an hartutako neurriak, eta ekainaren 1ean, astelehenarekin, indarrean sartuko den beste neurri batekin osatu dituela. Azken hori azpimarratua ageri da, hobeto identifikatzeko.
1.- BEZEROENTZAKO GOMENDIO OROKORRAK
- Erosketa egitera joateko gomendio orokor batzuk emango zaizkie bezeroei, bai bertako langileen bidez, bai kartel, megafonia eta sare sozialen bidez. Hona hemen gomendio horietako batzuk:
- Pertsona bakar bat joatea erosketa egitera (ez familian, haurrekin edo taldean).
- Arrisku-taldeetako pertsonak ez joatea erosketa egitera: adinekoak, gaixotasun kronikoak dituztenak…
- Hauek lehentasuna izango dute gure dendetan erosketak egiteko: adinekoak, desgaitasunen bat duten pertsonak, mugikortasun urria dutenak eta haurdunak, eta haiek beharrezkoak dituzten laguntzaileak. Aipaturiko talde horietaz gain, lehentasuna izango dute hauek ere: osasun-langileak, segurtasun-indarrak, suhiltzaileak eta gizarte-arretako langileak, dagokion akreditazioa badute.
- Erosketak egunean zehar egin, eta ez metatu denda irekitzen den orduan. Hala, egunero bezeroei erantzun ahal izatea bermatuko dugu.
- Elkartasunagatik, erosketa bizkor egin.
- Ez pilatu produktuak etxean alferrik: premiazko produktuen hornidura bermatuta dago.
- Txartelarekin ordaindu, ahal bada, eta ez erabili eskudirurik.
- Distantziari, gehienezko edukierari eta abarri buruzko gomendioak betetzeko azken erantzukizuna haiek errespetatu behar dituztenei dagokie, eta ez beste inori. Baita produktu galkorrak manipulatzeko eskularruak erabiltzea ere; dendan eskura egoten dira.
- Behar handiena duten kolektiboei arreta ematen jarraitzeko, berriro aktibatuko dira premiazko produktuak emateko prozesuak, produktu horiek enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei helarazteko.
- Era berean, eta gure “Nagusi”en gaur egungo premia bati erantzuteko, datorren ostegunetik aurrera (maiatzak 14), maskara higienikoak gehituko ditu bere produktu-sortan: Deliplus markaren pean, berrerabili ezin diren maskara higienikoak, 10 aleko paketean, 6 euroan paketea.
2.- SUPERMERKATUETAN HARTUTAKO NEURRIAK
- PERTSONA-KOPURUA: Supermerkatuetako pertsona-kopurua kontrolatuko da, eta pertsonen arteko gutxieneko distantzia seinaleztatuko da.
- Denda barruko pertsona-kopurua ordenatzea dendako arduradunaren erantzukizuna da, eta, hala badagokio, hark izendatutako pertsonarena edo segurtasun pribatuko agentearena.
- Denda bakoitzak zehaztuko du zer pertsona-kopuru har dezakeen gehienez, pertsona guztien artean metro bateko prebentziozko distantzia bermatzeko. Horrez gainera, baimendutako gehieneko pertsona-kopuru bat izango du, araudia betez; hala, ezin izango da inor dendara sartu kopuru hori betetakoan, beste bezero batzuk irteten diren arte.
- Supermerkatu bakoitzera sartzeko bide publikoan, gutxieneko metro bateko tartea markatuta egongo da sartzeko txandaren zain daudenentzat, eta distantzia hori gorde beharko da dendara sartzeko.
- SALTOKIAREN BARRUAN: Bezeroen artean gutxienez metro bateko tartea uzten dela bermatuko da; horretarako, bertako langileek gomendioak emango dituzte, neurri horiek kartelen bidez gogoraraziko dira, eta arrandegian eta kutxetako lerroetan metro bateko mugak markatuta egongo dira lurrean.
- ORDUTEGIA: ekainaren 1etik aurrera 09:00etatik 21:00etara. Hala ere, egoera salbuespenezkoa dela kontuan harturik, ordutegia egoeraren arabera egokituko da. Aldaketarik eginez gero, unean-unean jakinaraziko da.
3.- HORNIDURA ETA AUKERA
- Dendak ondo hornituta egongo dira, eta oinarrizko nahiz premiazko produktuak behar adina eta une oro badaudela bermatuko da, gure bezeroek eguneroko erosketa egin ahal izan dezaten.
- Elikagaien segurtasuna bermatzeko, inolaz ere eta ezein kasutan ez da onartuko produktuak itzultzea.
4.- BARRUKO GOMENDIOAK ETA NEURRIAK
Gure “Nagusi” eta langile guztientzat segurtasun- eta osasun-neurriak indartzeko, 2020ko martxoaren 23an (astelehenarekin) hasita, astean zehar, metakrilatozko babes/bereizketa-itxiturak jarri genituen pixkanaka-pixkanaka supermerkatu guztietako kutxen ataletan.
Era berean, Mercadonak barruko neurriak hartu ditu bere langileen osasuna eta segurtasuna zaintzeko; besteak beste, begiak babesteko betaurrekoak eta dendetan zein bloke logistiko eta biltegietan beharrezkoak diren higiene- eta prebentzio-tresnak emango dizkie enpresak, eta osasunaren inguruko irizpide espezifikoak ezarriko ditu, instalazio guztietan distantziak eta gehieneko pertsona-kopurua zaintzen direla bermatzeko.
Horrez gain, gure instalazioak (dendak, bloke logistikoak eta biltegiak) egunero desinfektatzeko eta garbitzeko prozesuak kanpoko zerbitzuekin indartu dira.
Gainera, supermerkatu bakoitzean gel desinfektatzailea eta papera jarri dira, bezeroek orgaren kirtena garbitu dezaten, higienea sendotzeko. Era berean, nahitaezkoa izango da bezeroek eskularruak erabiltzea, Fruta eta Barazkien atalean erabiltzen diren motakoak; Mercadonak eskura jarriko ditu supermerkatuen sarreretan.
Une honetan, eta herrialdea ezohiko egoeran dagoela kontuan harturik, Mercadonan ere ezohiko neurriak hartzen ari gara, guk ere krisi honi aurre egiten laguntzeko. Gure bezeroei eskatzen diegu neurri horiek ahalik eta ondoena bete ditzatela.
KONTUA EZ GELDITZEA BAINO GEHIAGO DA, AZELERATZEA DA KONTUA
EZ DA MUGAK JARTZEKO UNEA. https://eactivate.com/
Kartela gaztelaniaz:
Kartela gaztelaniaz:
Kartela gaztelaniaz:
Kartela gaztelaniaz:
Kartela gaztelaniaz:
Kartela gaztelaniaz:
Kartela gaztelaniaz: