Mercadonaren logoa, supermerkatu eraginkor berri bateko atean.

Ciudad Real – Mercadonak eredu berri baten arabera eraberritu du Ciudad Real hiriburuko Santa Cruz de Mudela kalean duen denda

2017ko ekainaren 06a
  • Egin zaion erabateko eraberritzearen ondoren berrirekiko du denda eraginkor berri honek. Milioi euro batetik gorako inbertsioa jaso dute lanek, eta eraberritze fasean 140 pertsona baino gehiago kontratatu dituzten 40 hornitzaileren parte hartzea izan dute.
  • Supermerkatu berri hau teknologikoki guztiz konektaturik dago, eta bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten ditu. Denda tradizionalekin alderatuz, bestetik, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko da.

Mercadonak berriz zabalduko du gaur Ciudad Realen (Ciudad Real) duen supermerkatu bat, Santa Cruz de Mudela kaleko 4. zenbakian, hain zuzen, konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berrira egokitzeko egin zaion osoko eraberritzearen ondoren. Milioi euro batetik gorako inbertsioa jaso dute lanek, eta 140 lagun kontratatu dituzten 40 hornitzaileren parte hartzea izan dute eraberritze fasean. Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten du supermerkatu berriak, betiere “Nagusien” (konpainiak bere baitan hala izendatzen ditu bezeroak) erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin. 

Mercadonak Ciudad Realen duen denda eraginkor berri honek 1.600 metro karratuko azalerako salmenta sala du, eta aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dago, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen aldeko apustua gauzatzen du, halaber, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera.

Berritasunak atal guztietan

Gainera, atalez-atal ere badakartza berritasunak, “Nagusiaren” (bezeroaren), langileen, hornitzailearen, eta gizartearen beraren mesederako. Badu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuarentzako lerro berri espezifikoak, laranja-zukuak unean bertan ateratzeko makina, bukaera-puntu berri bat okelarentzako, kosmetika espezializatuarentzako gondola zentral bat lurrindegian, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berrikuntza batzuen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, erosketa-saski modelo berri batez, eta askoz ergonomiko eta arinagoak diren bi orga eredu uztartuz.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Bestetik, LED argiztapen sistema automatizatua du dendak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, halaber, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. 200 tokidun aparkalekua du, ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroen erosketa errazteko. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak.

Irekitze berri honi esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honen bitartez, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 126 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 euro inbertituz Espainia osoan barrena; horrez gain, 5 milioi euro inbertituko ditu hobekuntza informatikoen I+G+Ban.

Mercadona Gaztela-Mantxan: 1.379 milioi euroko erosketak gaztela-mantxatar hornitzaileei

Mercadonak 78 supermerkatu ditu Gaztela-Mantxan, eta, azken urtean han sortu dituen 40 lanpostu iraunkorrak kontuan hartuz, 3.495 pertsonak osatutako langile-taldea izatera heldu da han, guztiak kontratu egonkor eta kalitatezkoarekin. Konpainiak indartu egin du, honenbestez, eskualde honetan enplegu egonkorra sortzearen alde hartu duen konpromisoa.

Mercadonak Gaztela-Mantxaren alde aurrera daraman apustua, gainera, bertako hornitzaileei egindako erosketa-bolumenean islatu da, 1.379 milioi eurokoa izan baita, aurreko urtekoa baino %3 gehiago. Konpainiak azken urtean erakutsi duen eragin dinamizatzailea jarraipena izan du berriz ere, enpresak Gaztela-Mantxako 554 ETE baino gehiagorekin duen merkataritza harremanari eta bere bitarteko hornitzaileekin batera Gaztela-Mantxan egin izan diren 61 milioi euroko inbertsioei esker; honekin guztiarekin, 14.977 enplegu sortzen ditu bertan, zuzenak eta zeharkakoak kontuan hartuz.