Patata espainiarrak Mercadonaren denda batean

Mercadonak gertutasuneko patata kanpaina abiatu du bere denda guztietan

2017ko ekainaren 06a
  • Labore hori ekoizten duten Espainiako eskualdeetatik datorren patata aurki daiteke maiatzetik Mercadonan.
  • 2017ko kanpainan 136.000 tonatik gora espainiar patata erostea aurreikusten du Mercadonak, aurreko kanpainan baino %10 gehiago.

Mercadonak gertutasuneko patata kanpaina abiatu du Espainian dituen supermerkatu guztietan. 2017ko kanpaina honetan zehar Mercadonak 136.000 tona patata erostea aurreikusten du, honako toki hauetan: Valentziako Elkargoa, Gaztela eta Leon, Murtziako Eskualdea, Gaztela-Mantxa (Albacete), Andaluzia (Sevilla eta Huelva), Euskadi (Araba), Balearrak eta Kanariak.

Mercadonaren patata kanpainaren funtzionamendua

Apirila eta maiatza artean jatorri nazionaleko patata sasoia hasten denetik, urria edo azarora arte (gutxi gorabeherako datak dira, denboraldiaren araberakoak), jatorri espainiarreko patatak egoten dira Mercadonan.

Mercadonak guztira saltzen dituen pataten artean, %80 baino gehiago gure herrialdeko ekoizpen lekuetakoak dira. Urria-azaroa eta apirila-ekaina artean (denboraldiaren arabera) besterik ez ditu inportatzen Mercadonak beste jatorrietako patatak, hilabete hauetan Espainiako ekoizpena behar baino urriagoa delako, hain zuzen, edota ez zaiolako egokitzen kontsumitzaileen eskakizunei. Kanpaina nazionala abiatzen denetik, urtero legez, espainiar patatak eskaintzen ditugu Mercadonan.  

Mercadonaren supermerkatu guztiek gertutasuneko patatak dituzte maiatzetik, Fruta eta Barazkien atalean. Mercadonaren supermerkatu guztiek gertutasuneko patatak dituzte maiatzetik, Fruta eta Barazkien atalean. 

Gertutasuneko produktuak Mercadonan

Lehen sektorearekin ezarritako harremanetan produktibitatea, espezializazioa, elkarrizketa eta jasangarritasuna sustatzen dituen Mercadonaren Nekazaritzako Elikagaien Kate Jasangarriaren markoan, gure herriko 8.000 nekazari, 12.000 arrantzale eta 4.800 abeltzainekin lanean aritzen da konpainia, hitzarmen iraunkorren bitartez.

Mercadonak 2.500 merkataritzako eta zerbitzuetako hornitzailerekin eta 20.000 tokian tokiko ETE eta lehengai-ekoizlerekin lan egiten du ere. Gainera, urtean 16.055 milioi euroko erosketak egiten ditu Espainian, bideragarria den guztietan jatorri nazionaleko produktu eta lehengaiak lehenetsiz.