Denda eraginkorreko Mercadona modelo berria

Girona - Mercadonak bere Denda Eraginkor Eredu berria inauguratzen du Gironako eskualdeetan, eta zenbait eraberritze egiteko 5,7 milioi euro inbertituko ditu 2017an

2017ko ekainaren 09a

Eredu berri honen arabera egindako aurreneko supermerkatua Sant Feliu de Guíxols udalerrian dago, eta gaur zabaltzen ditu bere ateak egin zaion eraberritzearen ondoren.

  • Denda Eraginkor Eredu berriak erosketa-esperientzia hobetu eta bezeroek horretarako behar duten denbora murrizten du; denda tradizionalekin alderatuz, gainera, %40rainoko energia-aurrezpena lortzen du.
  • Osoki eraberritutako diseinua aurkezten du, atal guztietan berritasunak dituena, bai eta gailu elektroniko berriak, barne kudeaketa informatizatu eta eskaintzaren kudeaketa hobea izan dadin.
  • 2017an zehar Gironako eskualdeetan barrena 4 denda eraberritzea aurreikusten du konpainiak.

Mercadona supermerkatu-kateak Sant Feliu de Guíxolsen abiatzen du gaur konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berria, bere “Nagusien” (enpresaren baitan hala deitzen zaie bezeroei) erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzen duena. Horretarako, 2017an zehar 5,7 milioi euro inbertitzea aurreikusten du, Gironako eskualdetan barrena dituen 4 denda eraberritze aldera.

Denda eredu honen arabera egindako Gironako lehen supermerkatua Sant Feliu de Guíxols udalerrian dago, eta azken hilabeteetan eraberritua izan ondoren zabaltzen ditu gaur bere ateak. Aurten, gainera, Palafrugelleko dendak eraberrituko dira, bai eta Figueresekoa, Montserrat Vayreda Etorbidean dagoena (Vilafanteko geltokitik hurbil), eta Gironakoa ere, Bell-lloc ikastetxearen aurrean dagoena.

Aipatutako eraberritzeez gain, Mercadona iazko abenduan inplementatzen hasi zen eredu berria txertatuko dute aurrerantzean konpainiak irekiko dituen denda berri guztiek.

Sant Feliu de Guíxolseko Mercadona: denda eraginkor eredu berria txertatzen duen lehen supermerkatua Gironako eskualdeetan

Gironako eskualdeetan eredu berri honen arabera irekitzen duen Mercadonaren lehen supermerkatua Sant Feliu de Guíxols udalerrian dago eta 40 hornitzailek hartu dute parte horren eraberritzean, lanak burutu artean 120 pertsona kontratatuz.

Denda eredu berri hau, aurrekoa baino eraginkorragoa, 2000. urtean hasitako giroka antolatutako denda eredua eguneratu egiten du, atalen banaketa, apainketa eta kokapena hobetuz. Era berean, aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dago, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen aldeko apustua gauzatzen du, halaber, bai eta, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera, kolore beroen aldekoa ere; gainera, instalazio ekoeraginkorragoak ditu.

Okelari akabera emateko gunearen zerbitzu berriaOkelari akabera emateko gunearen zerbitzu berria.

Berritasunak atal guztietan

Atalez-atal ere badakartza berritasunak diseinu berriak, “Nagusiaren” (bezeroaren), langileen, hornitzailearen, eta gizartearen beraren mesederako. Badu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuarentzako lerro berri espezifikoak, kosmetika espezializatuarentzako gondola zentral bat lurrindegian, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berrikuntza batzuen artean.

Horrez gain, zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, erosketa-saski modelo berri batez, eta askoz ergonomiko eta arinagoak diren bi orga eredu uztartuz.

Era berean, neurri ugari txertatzen ditu langileen eguneroko lanak errazteko, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak diseinatu ditu konpainiak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren alorrean hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Bestetik, LED argiztapen sistema automatizatua du, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Azkenik, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.