ACEPA eta Mercadonaren arteko hitzarmenaren sinadura

Asturiasko Printzerriko Zeliakoen Elkarteak (ACEPA) eta Mercadonak harremana estutu dute lankidetza-hitzarmen batekin

2020ko martxoaren 02a
  • ACEPAk lankidetza-hitzarmena sinatu du Mercadonarekin, gizartea sentsibilizatzeko gaixotasun zeliakoaren eta glutenik gabeko dietaren gaian.

Asturiasko Printzerriko Zeliakoen Elkarteak (ACEPA) lankidetza-hitzarmena sinatu du Mercadonarekin. Hitzarmenaren bidez, gaixotasun zeliakoa duten Asturiasko erabiltzaile eta kontsumitzaileen eskubideen babesa bermatu eta hobetu nahi da. Sinatutako hitzarmenaren arabera, bi aldeek konpromisoa hartzen dute kontsumitzailearentzako txikizkako banaketari buruz gizarteak duen informazioa hobetzeko, Mercadonaren supermerkatu-kateen bitartez.

Sinatutako esparru-hitzarmenean, Asturiasko zeliakoen interesak defendatzeko berariazko hitzarmenak egitea aurreikusten da, eta, horren emaitza gisa, informazio- eta sentsibilizazio-kanpainak, ikastaroak, mintegiak edo jardunaldiak antola litezke, bai eta azterketa zehatzak egin ere. Hitzarmena 2020ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean. Egun horretatik aurrera, adostasunez, urtebeterako luzatzen ahalko da.

ACEPA

Asturiasko Printzerriko Zeliakoen Elkartea (ACEPA) irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, duela 22 urte sortua. Haren helburu nagusia da eritasun zeliakoak jotako pertsona guztiei laguntzea. Hartan biltzen dira, boluntario moduan, zeliakoak, haur zeliakoen guraso/tutoreak eta glutenik gabeko dieta egin behar duten gaixo guztiak, eta irtenbideak bilatzen dituzte beren gaitzaren ondorioz gerta daitezkeen arazo sozial, psikologiko eta teknikoentzat. Azken finean, zeliakoaren bizi-kalitatea hobetzea bilatzen dute, eguneroko bizitzan ahalik eta arazo gutxienekin bermatu ahal izateko beren tratamendu bakarra: glutenik gabeko dieta.

Gaixotasun zeliakoa glutenarekiko intolerantzia iraunkorra da; genetikoki joera handia duten pertsonek jasaten dute, bai haurrek eta bai helduek. Bizirik jaiotako 100 pertsonatik bati eragiten dio, eta hesteetako gaixotasun kroniko ohikoena da Espainian. Glutena proteina bat da, garian, zekalean, garagarrean, oloan, tritikalean, espeltan eta kamutean aurkitzen dena. Tratamendu bakarra glutenik gabeko dieta zorrotza da, bizitza osorako.

Gaur egun, elkarteak 480 bazkide inguru ditu, eta berak antolatzen ditu, beste jarduera batzuen artean, sukaldaritza-ikastaroak, “Zeliakoaren Egun Nazionala”, FIDMA Jardunaldi Zeliakoa, Carrerina Zeliakoa eta abar.

Mercadona Asturiasen

Mercadona, kapital osoa espainiarra duen supermerkatu-konpainia, 2000. urteaz geroztik ari da aktiboki lankidetzan zeliakoen kolektiboarekin, Zeliakoen Elkarteen Espainiako Federazioarekin (FACE) duen harreman estuaren bidez. Urte hauetan guztietan, FACEren hainbat foro eta ekitalditan parte hartu du Mercadonak, eta, pixkanaka, glutenik gabekoak sartu ditu bere produktu-sortan. Produktu horiek guztiak ageri dira Federazioak urtero argitaratzen eta elkartekideen artean banatzen duen elikagai-zerrendan.

Mercadonaren ibilbidea 2004an hasi zen Asturiasen, Avilesen denda bat ireki zuenean. Orduz geroztik, nabarmen egin zuen autonomia-erkidego horren aldeko apustua: 2019. urtearen amaierarako, 24 denda zituen, eskualdeko udalerri nagusietan banatuta.