Dohaintza Sagrado Corazón de Jesús egoitzan

Mercadonak egunero emango dizkio produktuak Fragako Sagrado Corazón de Jesús egoitzari (Huesca)

2020ko martxoaren 03a
  • Supermerkatu-kateak lankidetza abiatu du erakunde horrekin, eta egunero emango dizkio premiazko produktuak, Fragan (Huesca) duen egoitzaren 78 erabiltzaileei jaten ematen laguntzeko.
  • Mercadonak Aragoiko Erkidego osoko zenbait erakunderekin duen lankidetzari batzen zaio akordio hori; hala, elikagaiez gain, dohaintza gauzatzeko baliabide logistikoak eta giza baliabideak ere hornitzen ditu.

Mercadona Fragako (Huesca) Sagrado Corazón de Jesús egoitzari laguntzen hasi da. Laguntza horren bidez, konpainiak, bere erantzukizun sozialaren barruan, konpromisoa hartzen du adinekoen egoitza horri egunero premiazko produktuak emateko. Produktu horiek —kontsumitzeko egokiak dira, baina ez saltzeko, konpainiaren irizpideen arabera— enpresaren baliabide logistikoak eta giza baliabideak erabiliz banatuko dira, elikagaiak kalitate- eta segurtasun-baldintza onenean irits daitezen.

Laura Cortel Mercadonako Kanpo Harremanetako arduradunaren hitzetan, "lankidetza berri honek enpresaren konpromiso soziala berresten du, eta harro sentiarazten gaitu adinekoen egoitza horri laguntza emateaz".

Sagrado Corazón de Jesús egoitzako Zuzendaritzak eskerrak eman dizkio Mercadonari laguntzagatik, eta, nabarmendu duenez, "asko eskertzen diogu Mercadonari etapa berri hau, eta, bereziki, proiektu honen aurrean agertu duen hurbileko tratua, ulermena eta maitasuna".

Mercadonaren Erantzukizun Soziala

Mercadonaren konpromisoetako bat da gizarteari harengandik jasotzen duenaren zati bat itzultzea. Konpainiak konpromiso hori sendotu du bere gizarte-ekintzako planarekin, autonomia-erkidego guztietako zenbait gizarte-entitate eta instituziori laguntza eskainiz.

Mercadonak parte hartzen duen ekimen horiei esker, konpainiak 9.100 tona produktu baino gehiago eman zizkien Espainia osoko jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta ongintzako beste erakunde batzuei 2019an. Hots, 150.000 erosketa-orga baino gehiago.

Goiburuko irudia: Fragako (Huesca) Sagrado Corazón de Jesús egoitzako boluntarioak, Mercadonako langileekin batera.