Merco Talento Universitarioren rankinga

Mercadona da, unibertsitarioen ustez, Espainian lan egiteko hirugarren enpresa erakargarriena

2020ko martxoaren 06a
  • Hiru posizio goratu da konpainia 2018ko emaitzekin alderatuta.
  • Monitor Español de Reputación Corporativa erakundearen Merco Talento Universitario rankingean, Mercadona da, unibertsitarioen ustez, lan egiteko Espainiako enpresa erakargarrienetako bat, eta bere sektoreko lehena.

Espainian lan egiteko hirugarren enpresa erakargarriena da Mercadona, Merco Talento Universitario rankingaren arabera; ranking hori Monitor Español de Reputación Corporativa erakundeak egin du. Herrialdeko unibertsitateetako 9.000 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte inkestetan.

Mercok, PeopleMatters eta Recrutting Erasmusekin batera, ezagutzera eman ditu Merco Talento Universitarioren 3. edizioaren emaitzak. Herrialde horretan lan egiteko ospe onena duten 100 enpresa ageri dira sailkapenean; sailkapena egiteko parametroen artean daude, besteak beste, lanerako hobespenak (sektorea, konpainia-mota eta soldata-aukera) eta lana bilatzearekin lotutako alderdiak.

Emaitzek adierazten dutenez, ikasleek positibotzat jotzen dituzte enpresa barruko egonkortasuna eta segurtasuna, soldata egokia, onurak eskuratzea, bizitza-kalitatea, trebakuntza eta profesionalki garatzeko aukera, eta laneko giro ona. Ahalegin metodologiko handia egin da 9.000 balorazio baino gehiago analizatzeko. Unibertsitateko azken eta azken-aurreko urteetako ikasleek, masterreko eta masterraren baliokide diren tituluetako ikasleek, doktoregaiek eta beste batzuek egin dituzte, besteak beste, balorazioak.

Mercadonako lan-baldintzak

Mecadonaren ereduan, funtsezko osagaia da langilea, eta hala islatzen da Mercadonako Giza Baliabideen ereduan, zeinak kalitatezko lan egonkor bat eskaintzen baitu, eta soldatak batez bestekoak baino altuagoak.

Mercadonako lan-baldintzek langileen gogobetetzea dute ardatz, eta konpainiari aukera ematen diote etengabeko trebakuntza eskaintzeko eta langileen barne-sustapenak egiteko pertsonen talentua sustatuz. Zerbitzu bikaina ematea da guztion xedea. Eta, gainera, beste balio batzuk ere sustatzen ditu, hala nola berdintasuna eta aniztasuna.

Ikusi Mercadonaren lan-eskaintzak.

Goiburuko irudia: Núria, Mercat de Santseko supermerkatuko langilea (Bartzelona).