Plazako bloke logistikoko koordinatzailea eta laguntzailea

Mercadona hasi da Plazako bloke logistiko berria erabiltzen

2020ko otsailaren 26a
  • Proiektua osotara gauzatzeko, 45 milioi euro inguru inbertituko ditu.
  • Abuztuan, produktu freskoen biltegia automatizatzen amaitu eta dendetarako lehen zerbitzua egingo da; urtearen amaieran, guztiz erabilgarri egongo da.
  • Abian jartzeak 25 lanpostu kualifikatu sortzea ekarri du, denak egonkorrak eta kalitatekoak, egungo plantillari gehitzekoak.
  • 50 obra-hornitzailek eta 300 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte 2018ko martxoan hasitako logistika-gune horren eraikuntzan.

Mercadonak martxan jarri du, Zaragozan, Plazako Plataforma Logistikoan kokatutako bloke logistikoa, multzokatze-lanarekin. Jarduera horretan, bere eragin-eremuko hornitzaileen salgaiak multzokatzen dira, gero konpainiaren bloke logistikoetara bidaltzeko; hala, helmuga bakoitzerako bidaien kopurua minimizatzea lortzen da.

2018ko martxoan hasi ziren eraikuntza-lanak, eta orain, pixkanaka, plataforma horretan zerbitzuak gehitzen jarraituko du Mercadonak, 2021aren hasieran osotara martxan izateko. Hain zuzen ere, aurtengo abuztuan produktu freskoen biltegi automatikoa amaitzea aurreikusten du konpainiak. Hilabete horretatik aurrera, lehen zerbitzua eman ahal izango die dendei instalazioetatik, eta lehorren biltegia —kasu honetan, konbentzionala— prest izango da urtea amaitu baino lehen.

Marta Máñez Zaragozako Bloke Logistikoko koordinatzailearen ustez, bloke logistiko berria garatzea “erronka garrantzitsua” da konpainiarentzat.  “Hura eraikitzeko eta abian jartzeko, 45 milioi euroko ahalegina egin beharko da. Inbertsio produktibo eta jasangarria izango da, eta, Mercadonaren eraginkortasun logistikoa indartzeaz gain, kalitateko enplegua eta jarduera handiagoa sortuko ditu Plazan eta Zaragozan, 28 urte baino gehiago baitaramatzagu hiriaren hazkunde ekonomiko eta sozialaren alde egiten”.

Plazako Plataforma Logistikoa Bari kalean dago, eta 67.000 metro koadroko azalera du, zeinetatik 30.000 metro azalera eraikirako erabiliko baitira. Gauzatze-fasean, 50 obra-hornitzailek eta 300 pertsonak hartu dute parte.

Marta Mañez, Zaragozako Bloke Logistikoko koordinatzaileaMarta Mañez, Zaragozako Bloke Logistikoko koordinatzailea.

Bloke logistikoa martxan jartzearekin bat, Mercadona hasi da Plazako egungo instalazioetan egiten den jarduera logistikoa hara eramaten, faseka, eta gaur egun dauden instalazioetan laguntza-zerbitzuak eta ontzietarako biltegia mantenduko dira. Horretarako, enpresak 25 lanpostu kualifikatu berri sortu ditu oraingoz, denak egonkorrak eta kalitatekoak, bloke berri horri eusteko (hotz-teknikariak, instalazioetako teknikariak eta mantentze-lanetako laguntzaileak), eta zerbitzu berriak martxan jarri ahala hara eramango ditu langileak bloke zaharretik.

Era berean, bloke logistikoak PPG (Picking Puente Grúa) izeneko sistema izango du, haragi-, fruta- eta barazki-paletak automatikoki biltegiratu eta prestatzeko sistema berritzaile bat, instalazio horietako langileen gehiegizko ahaleginak murrizteko eta produktu freskoak hobeto manipulatzeko aukera ematen duena, gure supermerkatuetara kalitate eta freskotasun handiagoz irits daitezen.

Bloke logistiko berri honek Mercadonaren ahalmena handitzen du, eta banaketa-sarearen eraginkortasuna indartzen du; gaur egun, guztira, milioi bat metro karratu baino gehiago ditu. Banaketa-sare horren bidez, enpresak eraginkortasunez hornitzen ditu bere supermerkatu guztiak, eta, gainera, helburu hau betetzen du: gero eta salgai gehiago garraiatzea gero eta baliabide gutxiago erabiliz, eta ingurunearentzat "ikusezin" izaten jarraitzea. Horretarako, konpainiak baliabide ugari bideratzen ditu bere sare logistikoa modernizatzera. Sare logistiko horretan, 8.000 lagunek baino gehiagok egiten dute lan egunero, eta 2018an 257 milioi euro inbertitu dira hartan.

Goiburuko irudia: Marta Mañez, Zaragozako Bloke Logistikoko koordinatzailea, bere laguntzailearekin.