Haurtxo bat duzu? Produktu-sorta zabala eskaintzen dizugu haurtxoa zaintzen laguntzeko: pixoihalak, pomadak, biberoiak, toallatxo perfumatuak, eta abar.
Egunero erabiltzeko produktu oso espezifikoak dira, edonora eramateko egokiak, eta oso kontrol zorrotzekin fabrikatuak, zu lasai egoteko eta jaioberriak ahalik eta hobekien zaintzeko.
Toallatxo fresko eta perfumatuak
Haurtxoen larruazala garbitzeko toallatxo hezeak. Egokiak dira azal-mota guztietarako. 3 paketeko sorta zatiezina berreskuratu dugu.
Ezaugarriak
- Haurtxoen larruazal fina garbitzeko bereziki egokiak.
- Toallatxoen formulak larruazala hidratatzen, freskatzen eta leuntzen du, eta, zaintzeaz gainera, lurrin fresko eta gozoa uzten du.
- Kontrol dermatologikoarekin testatua.
- Kontrol pediatrikoarekin testatua.
- pH neutroa azalarentzat
Nola erabili
- Erabili zuzenean leunki larruazalean Ez da beharrezkoa ondoren azala urez eragitea.
Pixoihal-pomada
Ezaugarriak
- Pixoihalak estaltzen duen larruazala babesten eta hidratatzen laguntzen duten landare-olioekin egina.
- Ahuakate-olioarekin aberastua, narritadurak saihesten laguntzeko.
- Zink oxidoarekin, haurtxoaren ipurdiko azal erremindua leuntzeko.
- Batere lurrinik gabea, horrela tolerantzia hobea lortzeko.
- Egoki-egokia lehenengo egunetik.
Nola erabili
- Pixoihala aldatzen den bakoitzean, jarri pomada-geruza oparo bat haurtxoaren ipurdi garbi eta lehorrean. Erraz zabaltzen eta garbitzen da.
Pixoihalak
Ezaugarriak eta kalitate-hobekuntza
- Hobekuntza bat egin da nukleoan, neurri guztietan. Kanal-sistema baten bidez, pixoihal osoan banatzen da pixa, eta, hala, ez da dena erdian pilatzen.
- Kanalek modu uniformean banatzen dute pixa; horri esker, pixoihala ez da zintzilik gelditzen, eta, beraz, erosoagoa da haurtxoarentzat..
- Atzetik lotzeko sistema malguari eta gainjartzeko eta birkokatzeko aukera ematen duen ixteko sistemari esker, erraz egokitzen dira haurtxoaren gerrira.
- 1, 2 eta 3 neurrietakoek hezetasun-adierazle bat dute; kolore horia pixoihala lehorra baldin badago, eta berde urdinxka bustia baldin badago.
- 4, 5 eta 6 neurrietakoek, ostera, ez dute halako adierazlerik.
- Pixoihal bakoitzak Disneyren diseinu polit bat du kanpoko geruzan, Mickey pertsonaia ospetsuarekin guztiak ere. Bi modelo daude pakete bakoitzean.
Nola erabili
Lehenik eta behin, egiaztatu behar da produktua haurtxoaren beharretarako egokia dela, hau da, haurtxoaren pisua eta pixoihalaren neurria bat datozela. Bestela, gerta liteke pixoihal handiegia edo txikiegia aukeratzea haurtxoarentzat.
1. Ireki pixoihala, eta zabaldu haurtxoaren azpian, haurra etzanda dagoela.
2. Bildu haurtxoaren gorputza pixoihalarekin, ixtekoak kanpoaldean jarrita.
3. Lotu ixtekoak neurria adierazten den lekuan, pixoihala haurtxoaren gorputzera ondo doitua gelditu dadin.
Pixoihala botatzea
1. Kendu pixoihala haurraren gorputzetik.
2. Sartu barrualdera aurreko hegalak, eta bildu pixoihala, ahalik eta trinkoen gera dadin.
3. Erabili ixtekoak pixoihala ondo ixteko, eta bota zakarrontzira. Bilgarria plastikoa birziklatzeko edukiontzira bota behar da.
Pixoihalen neurriei eta kopuruari buruzko informazioa
- 3 neurria: 4-10 kg-ko haurrentzat egokia. Poltsa bakun bakoitzak 36 pixoihal ditu. 36 pixoihaleko 3 poltsa daude = 108 pixoihal guztira.
- 4 neurria: 9-15 kg-ko haurrentzat egokia. Poltsa bakun bakoitzak 34 pixoihal ditu. 34 pixoihaleko 3 poltsa daude = 102 pixoihal guztira.
- 5 neurria: 13-18 kg-ko haurrentzat egokia. Poltsa bakun bakoitzak 30 pixoihal ditu. 30 pixoihaleko 3 poltsa daude = 90 pixoihal guztira.
- 6 neurria: 6 neurriko pixoihal irekiak, 17-28 kg-ko haurrentzat egokia. Poltsa bakoitzak 22 pixoihal ditu.
Biberoiak
Ezaugarriak
- Packaging desberdina modeloaren arabera
- Silikonazko tetina.
- Tamaina desberdineko biberoiak, fluxu moteleko edo hiru posizioko silikonazko tetinekin.
- Kolikoen aurkako balbularekin (balbula horri esker, ez da hutsik sortzen; hala, haurrak ez du airerik irensten tetina xurgatzean, eta koliko gutxiago izango ditu, beraz).
- Biberoien tamainak
- 150 ml-ko biberoia, fluxu moteleko tetinarekin (1)
- 270 ml-ko biberoia, 3 posizioko tetinarekin (1, 2 eta 3).
- 360 ml-ko biberoia, 3 posizioko tetinarekin (1, 2 eta 3).
- Silikonazko tetinen irteera
- Irteera minimoa (1): lehen edoskialdietarako berezia
- Irteera ertaina (2): esne, zuku eta ahi oso likidoetarako
- Irteera maximoa (3): ahi eta bestelako elikagai sendoagoetarako, eta haur gosetientzat.
Nola erabili
Jarri tetinaren seinalea haurtxoaren sudurraren azpian, eta biratu biberoia ateratzea nahi duzun likido-kantitatearen edo janari-motaren arabera.
Biberoiak eta tetinak garbitzekoa
Ezaugarriak
- Biberoiak eta tetinak garbitzekoak guztiz kentzen ditu biberoietako esne-, zuku- eta ahi-hondarrak.
- Esnearen proteina desegiten duen entzima bat du formulan, biberoiak esnearen orbanik eta koiperik gabe uzten dituena.
- Janari- eta edari-arrasto eta usain guztiak kentzen ditu haurtxoen elikadurarako tresna guztietatik (biberoiak, tetinak, txupeteak...)
Nola erabili
Jarri produktu pixka bat biberoiaren barruan, eta kontuz garbitu biberoiak garbitzeko eskuila batekin. Hustu, eta ur epel eta garbiarekin garbitu.
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen duzu gure Ezabatzaile magikoa? Oso egokia da orban zailak kentzeko eta etxeko gainazal askotarikoak garbitzeko.
Erabiltzen dituzu gure Izozteko zip-poltsak? Elikagaiak modu seguruan eta egoera ezin hobean kontserbatzen lagunduko dizute.