Zure haurtxoa zaintzeko produktu-aukera zabala.

Zaintza eta babesa lehen egunetik!

2023ko abuztuaren 17a

Badakigu zure haurtxoaren ongizateak lehentasuna duela. Horregatik, gure Lerro kosmetiko pediatrikoa kalitate- eta segurtasun-estandar zorrotzenen arabera dago formulatuta. Lerroko produktuak dermatologikoki testatu dira, zure haurra zaintzea errazagoa izan dadin lehenengo egunetik bertatik.

Hemen duzu haurtxoaren higienea zaintzeko behar duzun guztia: garbiketa leun eta efikaza, hidratazio sakon eta iraunkorra, kolonia freskagarri eta delikatua eta zaintza espezializatu eta segururako produktuak. Esperientzia paregabe eta atsegina zure haurtxoarentzat, eta erabateko lasaitasuna gurasoentzat. Ezagut ezazu!

Zer produktu ditu gure Lerro kosmetiko pediatrikoak?

Garbiketa leun eta efikaza

Productos Línea cosmética pediátrica Mercadona

Haurtxoentzako gure gel eta xanpuek leuntasunez kentzen dute zikinkeria, azalaren hesi naturalari eragin gabe, eta ilea leun uzten dute. Gainera, eragin lasaigarri atsegina dute. Bainuak lasaigarriak eta ferekaz beteak izango dira!

  • Gorputzerako gela

Kalendulari esker, ezin hobea da zure haurtxoaren azala leuntasunez garbitzeko, azala baretzen eta erosotasun-sentsazioa ematen baitio. Ahuakate-estraktua ere badu, zeinak azala hidratatzen baitu, eta azala lehortzea eragozten du.

  • Gel/xanpua

Haurtxoaren azala erabateko leuntasunez garbitzeko formulatua. Lehortasuna prebenitu eta azalaren hesi-funtzioa indartzen laguntzen du. Leuntasuna eta distira naturala ematen dizkio ileari.

  • Xanpua

Kamamila eta ezkia dituen formulari esker, ilea eztiki garbitzen du, eta leuntasuna eta distira ematen dizkio. Ez ditu begiak narritatzen.

  • Belakia

Belaki leun-leuna, haurtxoaren azal delikatua garbitzeko. Urez garbitu ezazu, lehen aldiz erabili aurretik eta erabili ondoren. Lehortzen utzi.

Hidratazio sakon eta iraunkorra

Productos Hidratación profunda y duradera bebé Mercadona

Gure lozio hidratatzaileak, baltsamoak eta pomadak babes ezin hobeak dira zure txikiaren azala babesteko eta elikatzeko, beti leun eta distiratsu izan dezan.

  • Gorputzerako lozioa

Azala elikatu, hidratatu eta leuntzen du, eta kanpoko erasoetatik babesten. Ahuakate-olioa eta glizerina ditu formulazioan. Bizkor xurgatzen da.

  • Aurpegiko eta gorputzerako baltsamoa

Haurren azala elikatu eta sakon hidratatzen du. Erosotasun-sentsazioa ematen duten aktiboekin formulatu da, azkura arintzeko. Jatorri naturaleko argizariekin aberastu da. Azala zaintzen du, kanpoko erasoetatik babesten duen hesi bat sortzen baitu.

  • Pixoihal-pomada

Pixoihalak estaltzen duen larruazala babesten eta hidratatzen laguntzen duten landare-olioekin egina. Ahuakate-olioarekin aberastua, narritadurak saihesten laguntzeko. Zink oxidoa du, haurtxoaren ipurdiko azal erremindua leuntzeko. Ez dauka perfumerik, eta egokia da lehenengo egunetik bertatik erabiltzeko.

  • Talko-hautsa

Hezetasuna xurgatzen du, eta leuntasun-sentsazioa uzten du azalean.

Kolonia delikatu eta freskagarria

Colonia delicada y refrescante bebé Mercadona

Usain leun eta freskoa du, zainketa-errutinari azken ukitua emateko.

  • Kolonia ura (600 ml)

Garbi-usain freskoa du, ukitu zitrikoari esker.

  • Ur perfumatua (100 ml)

Lore-ukituak ditu.

Zainketa espezializatua

Productos Cuidado especializado bebé Mercadona

Produktu espezializatuak ditugu, sudurra, begiak eta belarriak zaintzeko. Soluzio praktiko eta efektiboak dira, zure haurtxoa pozik eta osasuntsu egon dadin.

  • Sudurreko xurgagailua

Sudurreko sekrezioak kentzen ditu, zure haurtxoak alergien edo hotzerien ondoriozko kongestioak dituenean.

Nola erabili

Partes aspirador nasal bebé

1. Sartu pita anatomikoa sudur-zuloetako batean, eta, aho-xurgagailuaren inbutua, gure ahoan.

2. Leunki xurgatu. Sekrezioak iragazkian geratzen dira, inbutura joan gabe.

3. Errepikatu beste sudur-zuloan.

Gomendioak

Aldez aurretik garbitu serum fisiologikoarekin, mukiak errazago irrista daitezen. Modu horretan, errazago aterako dira.

Nola garbitzen da?

Ez da irakin behar. Muturrak askatu, eta ur beroarekin garbitu behar da.

  • Gazak (100 unitate)

Ilaunik uzten ez duen ehun leuna. Aproposak dira begiak eta aurpegia garbitzeko, haurtxoaren azal leun eta delikatua zaintzen baitute. % 70 biskosa eta % 30 poliesterra.

  • Kotoi-zotzak (50 unitate)

% 100 kotoia. Ez sartu barneko entzunbidean.

  • Gatz-soluzio fisiologikoa, % 0,9 (30 unitate)

Ontzi monodosiak dira, sudurra (garbitzeko eta/edo buxadura kentzeko), begiak (garbitzeko eta bustitzeko) eta belarriak garbitzeko.

Beste gomendio batzuk

Eman begiratu bat gure haur-pixoihalen aukera zabalari, eta hautatu ondoen datorkizuna. Ezagutu haurrak zaintzeko baliabide gehiago, egunerokoan erabiltzeko.

Badakizu zen den zure haurtxoarentzako eguzki-babes onena?