Aurtengo Gabonetan, berritu zure itxura Mercadonako makillajerako pintzel-kit hau erabiliz. Gainera, noranahi eraman dezakezu, nezeser dotore bat ere badu-eta.
Makillajerako pintzel-kitaren ezaugarriak
Ile sintetikoko lau makillaje-brotxa ditu, oso leunak eta erraz maneiatzekoak. Makillaje-premiaren bat sortuz gero, berehala konponduko dizute.
Makillaje-brotxa
- Era guztietako makillajeetarako erabil daiteke, fluidoetarako nahiz trinkoetarako.
- Makillajea aplikatzean, produktu gutxiago erabil daiteke.
- Akabera perfektua uzten du.
Hautsetarako brotxa
- Egoki-egokia hauts solteak edo trinkoak aplikatzeko.
- Igurtzi pintzela hautsetan, eta uniformeki banatu aurpegian.
- Efektua, natural-naturala.
Itzaletarako pintzela
- Egokia itzalak aplikatzeko
- Lausotu egiten ditu begi-itzalak.
Itzaletarako pintzel alakatua:
- Egokia bekain-inguruak markatzeko eta haien inguruan itzal iluneko lerro bat egiteko.
Gomendio garrantzitsua: ez ahaztu makillaje-brotxak garbitzea, behar bezala egon daitezen. Komeni da xaboi neutroz garbitzea eta etzanda lehortzen uztea.
Gogoan izan edizio mugatuko produktua dela; beraz, azkar ibili: izakinak agortu arte aurkituko duzu dendetan.
Beste gomendio batzuk
Begiak makillatzeko ideia bila bazabiltza eta begirada argiagoa nahi baduzu, horra begi-arkatz beixa, bost erabilera dituena.
Ikusi nola lortu primerako manikura zortzi pauso xume emanda.