Ikasi pedikura etxean egiteko eta emaitza bikaina lortzeko modurik onena.

Pedikura perfektua 5 urrats errazetan

2022ko ekainaren 10a

Badakizu zein diren pedikura ondo egiteko urratsak? Eta zein diren emaitzarik onena lortzeko produkturik gomendagarrienak? Badator uda. Askoz denbora gehiago pasatzen dugu aire zabalean, eta sandaliak estreinatzeko edo oinutsik ibiltzeko gogoa izango duzu honezkero.

Beraz, etxetik atera gabe pedikura profesionalena lortzeko behar duzun guztia kontatuko dizugu aholku honetan. Lor itzazu azazkal perfektuak eta oin politak, urrats erraz hauekin. Hasiko gara?

Zein produktu behar dituzu pedikura eraginkorra lortzeko?

  • Lima/Karrakailua.
  • Azazkaletako eskuila.
  • Laranjondo-ziria.
  • Kutikulak ebakitzekoa.
  • Apar-harria.

Pedikura egiteko 5 urratsak

1. Beratu oinak ur epeletan minutu batzuez, eta lehortu.

Pedicura perfecta en 5 sencillos pasos.

2. Esfoliatu eta kendu gogorguneak lima/karrakailuarekin edo apar-harriarekin.

Lima/karrakailua

Ekintza bikoitza duenez, erraz kenduko dituzu oinetako kailuak eta gogorguneak. Azala lehor zein heze duzula erabil dezakezu.

Nola erabili:

  • Arraspatu altzairu herdoilgaitzarekin.
  • Limatu eta leundu esmerilezko limarekin (urarekiko erresistentea da).

Apar-harria

Beira zelularrezko harri honekin, erraz kenduko dituzu oinetako gogortasunak, eta azala leun geratuko zaizu. Haren gainazalak bakterioak uxatzen ditu, harriaren konposizioari esker.

Produktu hau udako denboraldirako edizio mugatukoa da.

Nola erabili:

  • Busti azala, eta eman masajea erasandako gunean, mugimendu zirkular eta leunak eginez.
  • Ez erabili azala narritatuta dagoen lekuetan.
  • Erabili ondoren, garbitu produktua urarekin, hondakin guztiak kentzeko.

3. Moztu azazkalak eta leunki garbitu azazkaletako eskuilarekin.

Azazkaletako eskuila

Nola erabili:

  • Sartu azazkaletako eskuila ur epeletan, zurdak hezetu arte.
  • Bota xaboi pixka bat, likidoa edo solidoa, zurden gainean.
  • Igurtzi azazkalak eskuila alde batetik bestera mugituz.

Pedicura perfecta en 5 sencillos pasos.

4. Bereizi eta kendu kutikula, kutikulak ebakitzekoarekin edo laranjondo-ziriekin.

Kutikulak ebakitzekoa

  • Bi erabilera ditu: bultzatu eta ebaki.

Laranjondo-ziriak

Ezin hobeak dira kutikulari bultza egiteko eta azazkalak apaintzen laguntzeko. Hiru mutur desberdin dituzte:

  • Punta fineko muturra: azazkalaren kanpoko aldea garbitzen du.
  • Punta zeiharreko muturra: atzera bultzatzen du kutikula.
  • Punta esfoliatzaileko muturra: azala edo esmalte-arrastoak leunki kentzen ditu.

Pedicura perfecta en 5 sencillos pasos.

5. Margotu azazkalak, nahi baduzu.

Beste gomendio batzuk

Lortu azazkal-kolore ideal bat gure Azazkal-lakekin.

Probatu SOS seruma, zure azazkalak tratatzeko soluzioa, espezifikoki pentsatua azazkalak babestu eta osasuntsu izateko.

Erabili gure Gorputzeko olioak, eta azaleko hidratazio sakona lortuko duzu.