Gure My Soul Supreme lurrinak aurkezten dizkizugu, Aurtengo Gabonetarako Lurrindegiko nobedadeak.

My Soul Supreme lurrinak, inspirazio exotikoa

2020ko abenduaren 01a

Ezagutzen dituzu gure My Soul Supreme lurrinak? Aurtengo Gabonetarako aurkezten dizkizugun Lurrindegiko edizio mugatuko nobedadeetako bat dira.

Begiak ixten badituzu, ia senti ditzakezu Tanzaniako aire garbia, Indiako espezia exotikoak edo Amazonasko fruta mardulak, horiek izan baitira gure lurringileen inspirazio-iturriak bi lurrin berezi horiek sortzeko garaian.

Gauean eta glamourrean girotutako lurrin esklusiboak, dotoreak eta sofistikatuak, lore- eta egur-ukituekin.

My Soul Supreme, bi bertsio: emakumeentzat eta gizonentzat

My Soul Supreme for Her

Imagen My Soul her

  • Eau de Parfum-a, 100 ml.
  • Arrosen glamourra eta lirioaren sentsualitatea ditu.
  • Ekialdeko lore musketakara hautseztatuaren usaina du.
  • Interesgarria: kutxa beheko aldetik irekitzen da:
    • 1. Heldu goiko tapari esku batekin.
    • 2. Heldu beheko tapari beste eskuarekin, eta biratu alde batera.

My Soul Supreme for Him

Imagen My Soul Him

  • Eau de Parfum-a, 100 ml.
  • Zedroaren egur-oinarria du eta pomelo zuriaren ukitu biziak..
  • Fruta- eta egur- ukituko usaina du.
  • Interesgarria: kutxa beheko aldetik irekitzen da:
    • 1. Heldu goiko tapari esku batekin.
    • 2. Heldu beheko tapari beste eskuarekin, eta biratu alde batera.

EDIZIO MUGATUA: izakinak agortu arte soilik egongo dira produktu hauek eskuragarri gure dendetan. Zatoz ikustera!

Beste gomendio batzuk

Begiak ixtera gonbidatzen zaitugu, harago ikusteko eta Lurrindegiko gure produktuen esentzia ezagutzeko.