Supreme Deliplus Makillaje Bilduma aurkezten dizugu, glamourrak eta joera berriek inspiratua.

Supreme Deliplus Color Makillaje Bilduma

2020ko azaroaren 19a

Ezagutu azken joerekin bat datorren Supreme Deliplus Color Makillaje Bilduma berria. Itxi begiak benetan axola duena ikusteko, eta sentitu edizio mugatuko bilduma bikain hau inspiratu duen glamour guztia. Izan ere, “Benetan axola duena ez da ikusten”.

Espezialistarik onenek urte osoan distira egin dezazun sortu duten bilduma.

Zer produktuk osatzen dute bilduma hau?

Hemen dituzu bilduma honetako produktu guztiak eta urteko edozein garaitarako egokiak diren haien tonalitate moldaerrazak.

  • Begi-itzalen eta argitzaileen paleta.
  • Pintzel-sorta.
  • Egunerako begi-itzalen kita.
  • Gauerako begi-itzalen kita.
  • Begiak markatzeko arkatza.
  • Ezpainak markatzeko arkatza.
  • Ezpainetako barrak.
  • Azazkaletako lakak.
  • Aurpegiko eta gorputzeko fluido argitzailea.

Begi-itzalen eta argitzaileen paleta

Texto 1 Imagen Cosmética

Supreme Paleta eder eta praktikoak omenaldia egiten die konstelazioei. Hauek osatzen dute:

  • 17 begi-itzal.
    • 14 itzal, akabera mate, satinatu eta perlakaradunak.
    • 3 top coat itzal.
  • 3 aurpegi-argitzaile.
  • 1 bidaia-paleta trukagarri.
  • 1 liburuxka, hiru look urratsez urrats dituena.
  • 1 ispilu-estalki, ainguraketa barruan duena.

Itzal-paleta hau apain-mahai gisa erabil dezakezu ispilua ainguratuta. Paleta txiki bat du, nahi dituzun itzalak eta argitzaileak konbinatzeko. Itzalek imana dute, ez erortzeko eta elkarrekin trukatzea errazteko.

Pintzel-sorta

Texto 2 Imagen Cosmética

Honela osatuta dago:

  • Hautsen pintzela.
  • Makillaje-pintzela.
  • Begi-ingururako pintzela.
  • Itzalen pintzela.
  • Pintzel alakatua.
  • Pintzeletarako zorroa.

Pintzelak ile sintetikozkoak dira, eta goma-efektua duten plastikozko kirtena dute. Pintzeletarako zorroak badu atal bat sartu nahi duzun beste pintzel edo osagarriren bat sartzeko.

Egunerako eta gauerako itzal-kita

Texto 3 Imagen Cosmética

  • Egunerako tonuak dituen itzal-kit bat, eta beste bat, gauerako beste tonalitate batzuk dituena. Bakoitzak hiru itzal ditu, akabera matea, satinatua eta perlakara dutenak, bi kolore-harmoniatan eginak, makillaje osoa lortzeko.
  • Hiru mailako formatu lerragarria.
  • Hauts trinkoaren testura, pigmentazio handikoa.

Begiak markatzeko arkatza

  • Arkatz beltz automatikoa, urre-koloreko distiraduna, 01 zk.
  • Akabera matea.
  • Erraz irristatzekoa.
  • Mina zorroztekoa du mutur batean.
  • Ez erabili begien barnealdean.

Ezpainak markatzeko arkatza

Texto 4 Imagen Cosmética

  • Arkatz automatiko gorria, 02 zk.
  • Akabera matea.
  • Erraz irristatzekoa.
  • Mina zorroztekoa du mutur batean.

Erabiltzeko gomendioa: ezpain-ertza markatu eta ezpainak bete, ezpainetakoaren iraupena luzatzeko.

Ezpainetako barrak

  • Elastic Mate ezpainetako barra
    • 2 tonu: 01 zk. gorria eta 02 zk. morea.
    • Itsasgarritasun eta elastikotasun handiko barra matea, aplikazio kontrolatua ahalbidetzen du eta kolorea migratzea saihesten.
  • Diamond ezpainetako barrak
    • Gorria, 01 zk.
    • Minaren kanpoaldeko estaldurak diamante-efektua du.
    • Testura krematsua.
    • Akabera metalikoa.
    • Erabiltzeko gomendioa: bakarrik edo beste ezpainetako barra baten gainean aplika daiteke, diamante-efektua emateko.

Azazkaletako lakak

Texto 5 Imagen Cosmética

Denboraldiko joeretako koloretako azazkal-lakak.

3 tonu:

  • Gorria, 958 zk.
  • Urre-kolorekoa, 960 zk.
  • Morea, 959 zk.

Erabiltzeko gomendioak: bi esmalte-geruza jarriko ditugu, eta geruza batetik bestera produktua lehortzen utziko.

Fluido argitzailea

Texto 6 Imagen Cosmética

  • Aurpegirako eta gorputzerako.
  • Testura arina.

Erabiltzeko modua: astindu erabili aurretik. Kantitate txiki bat hatzean edo brotxan jarriko dugu, eta nabarmendu nahi ditugun eremuetan zabalduko dugu (masailalboak, sorbaldak eta bularraldea...).

EDIZIO MUGATUA: izakinak agortu arte soilik egongo dira produktu hauek eskuragarri gure dendetan. Zatoz ikustera!

Beste gomendio batzuk

Mercadonaren Lurrindegian, benetan axola duena ez da ikusten... Itxi begiak, eta jakin zer den!