Gaur egun oso erabilgarriak eta praktikoak dira eskuen garbitasuna eta higienea bermatzen duten produktuak, edozein unetan eta egoeratan. Horrela, babes ezin hobea bermatzen dugu etengabe.
Behar horri erantzuteko, produktu-aukera interesgarri hau eskaintzen dizugu:
- Eskuetarako lozio higienizatzailea.
- Toallatxo hidroalkoholikoen 15 unitateko paketea.
- Toallatxo hidroalkoholikoak dosi bakarreko zorrotan.
Eskuetarako lozio higienizatzailearen ezaugarriak
Esprai erako eskuetarako Lozio higienizatzaile honekin, gure osasuna eta gure hurkoena babesteko garbiketa egokia lortzen dugu. Ezaugarri nagusiak:
- Emateko erraza.
- Esprai formatu erabilgarria.
- Oso erosoa da poltsan, motxilan eta abarretan eramateko.
- Aloe vera eta glizerina ditu, eskuak lehortu ez daitezen.
- % 80 alkohol desnat. (gasa kontuan hartu gabe).
- Ez du perfumerik.
- Ez dago urarekin kendu beharrik.
- Larruazal osasuntsuetarako bakarrik.
Nola erabili
Lainoztatu 10 bat cm-ra, zabaldu igurtziz, eta utzi lehortzen.
Toallatxo hidroalkoholikoen paketearen ezaugarriak
Gure eskuen higienean lasaitasuna eta segurtasuna ematen digun beste produktu eraginkor bat. Aurrekoaren antzeko erabilera du, baina baditu zenbait desberdintasun ezaugarri nagusietan:
- Toallatxo hidroalkoholikoak, 15 unitateko paketean, eskuak sakon garbitzeko.
- Erabilerraza.
- Oso erosoa poltsan, motxilan eta abarretan eramateko.
- % 75 alkohol desnat.
- Ez kendu urarekin ondoren.
- Ez erabili haurrekin, ez osagaiekiko sentikorrak diren pertsonekin.
- Larruazal osasuntsuetan bakarrik erabili.
Nola erabili
Atera toallatxoa, zabaldu eta igurtzi eskuetan. Lehortzen utzi. Ez bota komunetik.
Dosi bakarreko zorrotan datozen toallatxo hidroalkoholikoen ezaugarriak
Sartu esteka honetan produktu honen ezaugarri guztiak ikusteko.
Beste gomendio batzuk
Edozein gainazalen higienea bermatzeko, oso erabilgarriak dira Erabilera anitzeko garbiketa higienikorako toallatxoak. Edozein erabileratarako, eraman beti zurekin.