Rose Quartz, aurtengo negurako makillaje-bilduma berria.

Murgil zaitez Rose Quartz neguko bildumaren xarman

2024ko urtarrilaren 16a

Rose Quartz bilduma duzu negurako zure kosmetika-bilduma berria. Bilduma honek, tonuz eta testuraz betetako paleta bat eskaintzeaz gain, grina, sentsualitatea, bakea eta samurtasuna ere sinbolizatzen ditu produktu bakoitzean.

Murgil zaitez makillaje-esperientzia berezi honetan, zeina ez baita azalean geratzen. Produktu bakoitza emozio bizi eta delikatuak adierazteko diseinatu da, hasi edertasuna eta freskotasuna nabarmentzen dituen kolorete moldaerrazetatik eta zure estiloa erosotasun handienarekin erakusten duten ezpain-barretaraino.

Gozatu bilduma honen harmonia beroaz, eta bizi ezazu negu orekatua eta xarmaz betea.

Zer produktuk osatzen dute Rose Quartz bilduma?

Rose Quartz bildumak zure aurpegia makillatzeko moda-modan dauden produktuen sorta bat aurkezten dizu, neguko looka berritzen lagunduko dizutenak.

Déjate enamorar por nuestra colección de invierno Rose Quartz.

Kolore anitzeko koloretea aurpegirako

  • Kolorete hau oso moldakorra da, eta akabera bat baino gehiago eskaintzen dizkizu, une bakoitzean nahi duzun efektua lortzeko. Gainera, trinkoa, arina eta zeta-antzekoa izanik, erraz eta eroso ematen da.
  • Jolastu, nahastu eta konbinatu bi koloreak.
  • Erabilera-gomendioak:
    • Brotxarekin ematea gomendatzen dugu.
    • Bera bakarrik edo makillajearen gainean aplika daiteke.

Déjate enamorar por nuestra colección de invierno Rose Quartz.

Aurpegia hidratatzeko aurreoinarria

  • Aurpegia makillatzeko lehen urratsa.
  • Olio-gel testura, aurpegi argitsu eta hidratatua lortzeko.
  • Jasmin-, lirio-, bioleta- eta arrosa-lurrinen konbinazio atsegina du.
  • Erabilera-gomendioak:
    • Eman tanta batzuk aurpegian eta egin masaje leun bat, erabat xurgatu arte.

Déjate enamorar por nuestra colección de invierno Rose Quartz.

Ezpainetako matea

  • Ezpainetako barra matea; testura leun eta zeta-antzekoa du, eta ezpainetan urtzen da.
  • Kolorea eta erosotasuna, akabera bikaina lortzeko.
  • Arrosa-kolorekoa.

Ezpainetako krematsua

  • Estaldura handiko ezpainetako barra, akabera distiratsua eta testura krematsua duena, kolore biziko ezpainak izateko.
  • Nude kolorekoa.

Déjate enamorar por nuestra colección de invierno Rose Quartz.

Akabera beltz biziko betile-maskara

  • Eskuilari esker, betile guztietara iristen da, eta betile luzeen efektua lortzen du.
  • Testura krematsukoa eta iraupen handikoa.
  • Lor itzazu betile luze-luzeak eta begirada beltz bizia.
  • Erabilera-gomendioak:
    • Eman betileen sustraietatik puntetara, sigi-saga mugimenduekin, betileak bereizteko eta banan-banan definitzeko.

Eyeliner micro (begietarako arkatz fina)

  • Marratze zehatza, urarekiko erresistentea eta iraupen luzekoa.

Beste gomendio batzuk

Zure lookari kolorea emateko azazkal-laka baten bila bazabiltza, behar duzuna daukagu.

Jakin zein den zure aurpegirako errutina azala ezin hobeto egon dadin beti.

Elikatu eta hidratatu zure azala gorputzerako gure kremekin.