Invisible, los desodorantes Deliplus que evitan la aparición de manchas en la ropa.

Ikusezina, Deliplus desodorante lerro berria: Eta arropako orbanak ahaztu!

2017ko ekainaren 27a

Orbanak saihestea baldin bada zuretzat garrantzitsuena, betiere izerdiaren aurkako babesa galdu barik, Ikusezina desodorante lerroa aurkezten dizu Deliplusek. Deliplus desodorante hauen teknologia ikusezinak transpirazioaren aurkako aktiboa optimizatu egiten du, orbanen agerpena murrizteko, 48 ordurainoko babesa mantenduz.

Agente estaltzaile, emoliente, hidratatzaile eta egokitzaileak ditu bere formulak, orban zuri eta horien agerpena murrizteaz gain, larruazalari hidratazio eta leuntasun sentsazio atsegina ere ematen dionak.

Orbanen agerpena murrizteko, arropa-kolore anitzetan aztertu da Deliplus desodoranteen teknokogia ikusezina.

Bere lurrinak berariaz diseinatu dira gizonezkoentzako Lerro Ikusezina eta Emakumezkoentzako Lerro Ikusezina sortzeko.

Gomendagarria da:

Desodorantearen eraginkortasuna ziurtatzeko, azal garbi eta lehorrean emango dugu beti.

  • Roll-ona erabiltzen badugu, galtzarbe bakoitzean 3 aldiz emango dugu goitik behera, estaldura on eta uniformea lortzeko. Jantzi aurretik, guztiz lehortzen utzi.
  • Espraia erabiltzen badugu, potoa alderantziz jarri, erruz astindu, azaletik 15 zentimetrora lainoztatu 2-3 segundotan eta lehortzen utzi.

Deliplus Desodoranteen Lerro Ikusezina. Zure egunez eguneko babesa.

Beste Zenbait Iradokizun

Deliplus transpirazioaren aurkako desodorante lerro guztiak ezagutu nahi? Artikulu honen irakurketa gomendatzen dizugu.