Desodorantes Cuidado Deliplus

Deliplus Cuidado desodoranteak, zainketa eta leuntasun berezia behar dituzten azalentzat

2017ko uztailaren 27a

Deliplus Cuidado desodoranteen formulak zainketa eta leuntasun handiagoak behar dituzten azalei bereziki zuzentzen zaien osagaiak dituzte. Horri esker, usaina eta izerdiaren aurkako 48 ordurainoko babesa eskaintzen dute.

Aukeratu zure beharrizanei hobekien egokitzen zaion aukera:

Cuidado Aloea

Aloe Vera estraktua duenez, ezin hobea da azalaren zainketa mantentzeko, proteina eta mikroelementuetan aberatsa baita osagai hori, eta ezaugarri hidratatzaile eta leungarrien jabe. Mini tamainan ere eskura daiteke, denbora guztian aldean eramateko.

Cuidado Oloa

Larruazal sentikorren kasuan, Cuidado Oloa dugu beraien fintasuna mantentzeko aliaturik onena, izerdiaren aurreko babesik galdu gabe, betiere. Oloaren estraktua oso egokia da azal sentikorra zaintzeko, eta ezaugarri leungarri eta antioxidatzaileak ditu.

Cuidado Zeta

Emakumeen zainketarekin eta edertasunarekin lotutako gaia da zeta. Eta azal finei zuzentzen zaie, izan ere, emakumezkoentzako desodorante hau, azalaren zainketa eta leuntasuna mantentzen duena izerdiaren aurrean babestu bitartean.

Gomendagarria da:

Deliplus Cuidado desodoranteen eraginkortasuna segurtatzeko, azal garbi eta lehorrean eman behar ditugu beti.

  • Roll-ona erabiltzekotan, galtzarbe bakoitzean goitik behera 3 aldiz emango dugu, estaldura uniformea lortzeko. Jantzi aurretik, erabat lehortzen utzi.
  • Espraia erabiltzen badugu, potea alderantzikatu, indarrez astindu, azaletik 15 cm-ra 2-3 segundoz lainoztatu, eta lehortzen utzi.

Deliplus Cuidado desodorante lerroa. Zure eguneroko babesa.

Beste Zenbait Iradokizun

Zure larruazala samurtasunez garbi ezazu Deliplus Menda Lurrindun Dermo Bainurako Gelaz.

Azkenik, oin eta hanketako nekea eta astuntasunari aurre egiteko, hortxe duzu Deliplus oin eta hanketarako Spray freskagarri eta indarberritzailea. Berehalako arindua nabarituko duzu!