Zure larruazala modurik sotilenean hidratatu nahi baduzu, proba ezazu Deliplus Ukipen Lehorreko Gorputzerako Olioa. Zetaren leuntasunaren pareko laztan delikatua ematen du, eta sentsualitatez betetako lurrin iradokitzailea, zitriko, lore eta espezie ukituekin…
Erraz-erraz xurgatzen denez, Deliplus Ukipen Lehorreko Gorputzerako Olioa zure eguneroko edertasun-erritualaren ezinbesteko osagarria bihurtuko da, elikatua eta leun-leuna uzten baitu larruazala; eta sentsazio koipetsurik gabe, bere ukipen satinatuari esker.
Senti ezazu zure gorputza tantaz-tanta samurki ferekatzen duen olio lurrindu baten plazer liluragarria.
Utzi bere lurrinak ingura zaitzan
Esku-ahurrean Deliplus Ukipen Lehorreko Gorputzerako Olio tanta batzuk eman eta leunki masajea ezazu zure larruazala, haren lurrinak ingura zaitzan utziz. Sentsualitate hutsa da, fruta eta zitrikoen noten, lore zuridun bouquetaren, eta zedro eta musk hondar xarmagarrien arteko fusio bizi eta freskoa.
Beste Zenbait Iradokizun
Dutxatik irten gabe hidrata ezazu zure azala Deliplus Dutxa Azpiko Gorputzerako Hidratatzaile Berriarekin.
Azkenik, zure azalaren ezpurutasunak garbitzeko, hortxe duzu Itsaso Hileko gatzdun Gorputzerako Esfoliatzaile Mineral Berria.