Agua perfumada Hippos para niños y bebés

Etxeko txikienentzat, Hippos ur usaineztatua

2017ko ekainaren 14a

Hippos Ur Usaineztatua haur txikiak zein umeak lurrintzeko bikaina da.

Bizitzaren hasierako urratsak ematen dituzten garaian, funtsezkoa da mundu sentsorialaren inguruko alde guztiak zaintzea. Eta garrantzi berezia dute hor usainek eta usaimenaren zentzumenak, hain zuzen ere.

Jaio berriak direnetik hasten dute haurrek beren usaimenezko memoria garatzen, inguruarekiko lotura atsegina sortzeko berebiziko elementua.

Hippos Ur Usaineztatua, lore-notadun aroma delikatua zure haurrarentzat

Hippos ur usaineztatuaren lore-notadun aroma delikatua ezin hobea da haurrak usain eta zentzumenezko lotura bizigarriak ezar ditzan inguruan duenarekin.

Egunero erabiltzeko moduko formula du, dermatologia eta pediatriazko kontrolpetan egizatatua. 12 urte bete bitarteko haur txiki eta umeentzako egokia da.

100 ml-ko edukiontzi gardenean aurkezten da, eta 36 hilabeteko balio-bizitza dauka (12 hilabetekoa, behin zabaldu denean). Toki fresko eta lehorrean gorde behar da.

Hippos Ur Usaineztatua nola erabili

Nahikoa da zure haur txiki edo umearen arropetan Hippos Ur Usaineztatu pixka bat lainoztatzea paseatzera irten aurretik.

Ohartarazpena: Alkohola duenez, ez da komeni azal narritatuaren gainean ematea. Haurtxoaren arropetan erabiltzea gomendatzen da. Begiekiko kontaktua saihestu.

Salerosgai hau merkaturatzean, jatorri espainiarreko produktuekin duen konpromisoa indartzen du Mercadonak, Alacanteko Hippos Baby Care, S.L. enpresak ekoizten baitu Hippos ur usaineztatua, bere ildo kosmetiko-pediatrikoaren barruan.

Hippos ur usaineztatuari esker, erabateko freskotasun eta ongizate sentsazioa izango du zure haurrak uneoro. Mundu sentsorial magiko batera eramango zaituzte bere lore-notadun aromak!

Beste Zenbait Iradokizun

Familia guztiarentzako snack berri bat aurki dezakezu orain Mercadonan. Zerealak, eztia, hartziduraren ondoren pasteurizatutako jogurta, eta… hartzeko prest! Horixe duzu Hacendado Zereal eta Eztidun Go-Lácteo berriaren formula originala.