Nuevos Desodorantes Antitranspirantes Deliplus

Transpirazioaren Kontrako Deliplus Desodorante berriak.

2017ko ekainaren 08a

48 orduz ere babesten zaituzte Transpirazioaren Kontrako Deliplus Desodorante berriek, zure azalaren leuntasuna eta zainketa errespetatzen dituzten lurrin atsegin eta iraunkorreko horiek. Gainera, alkoholik ez dute.

Bazenekien pertsona bakoitzak babes mota jakin bat behar duela? Aurki ezazu zurea Transpirazioaren Kontrako Deliplus Desodorante Lerro berriarekin.

Bere ildoen artean aukera dezakezu:

Zainketa:

  • Zeta: Azal leuna eta aldi berean babestua nahi duten emakumeei zuzentzen zaie bereziki zeta estraktudun Transpirazioaren Kontrako Deliplus Desodorante hau.
  • Aloea: Beren larruazalaren hidratazioa eta zainketa bilatzen duten gizon zein emakumeei zuzenduak, Aloe Vera estraktuaz aberastu dira Transpirazioaren Kontrako Deliplus Desodorante hauek. Eta gainera, “mini” bertsioan ere baduzu eskura: alde guztietara eramateko modukoa!
  • Oloa: Lerro honetako Transpirazioaren Kontrako Deliplus Desodoranteek olo estraktua dute beren formuletan eta samurki zaintzen dute emakume zein gizonezkoen azala, 48 orduko babesari uko egin gabe, betiere.

Plus Babesa:

  • Egunez egun aparteko babesa behar duten pertsonei zuzentzen zaie Transpirazioaren Kontrako Deliplus Desodorante lerro hau. Horregatik, hain zuzen, izerdiaren aurreko babesa indartzen duten Buztin Zuria eta Kaolinaren moduko osagai naturalak erabili ditugu desodorante hauen formulazioan. Azalaren hezetasuna eta gehiegizko olioa xurgatzeko gaitasuna duten mineral naturalak dira Buztin Zuria eta Kaolina. Gainera, 48 ordu baino gehiagoz babesten zaituzte.
  • Emakume eta gizonei berariaz zuzendutako lerro bana dugu, bakoitzari egokitzen zaizkion lurrinez hornituak.

Lurrin sendoa:

  • Gure Transpirazioaren Kontrako Deliplus Desodorante berrien abantaila guztiak dituzte, bai eta emakumezkoentzako lurrin sendo eta atsegina ere, leuntasuna eta babesa emanez zure azala bilduko duena.

Lerro Ikusezina:

  • Azal zein arropetako orbanak ekiditen ditu, begi-bistako hondarrak murrizten dituzten aktiboak erabiliz, 48 orduko eraginkortasuna izateari utzi gabe. Guztien beharrizanei egokitzeko, halaber, baditugu gizonezkoentzako Lerro Ikusezina eta emakumezkoentzako Lerro Ikusezina.

Lerro guztiak roll-on zein esprai formatuan daude eskuragarri, gehien gustuko duzuna aukera dezazun.

Nola erabiliko ditut?

  • Azala garbi eta lehorturik dagoenean eman behar dira beti.
  • Jantzi aurretik, lehortzen utzi.
  • Roll-on: estaldura uniformea lortzeko, galtzarbeetan goitik behera 3 aldiz eman ezazu.
  • Espraia: potea alderantzikatu, indarrez astindu, azaletik 15 cm-ra 2-3 segundoz lainoztatu, eta lehortzen utzi.

Transpirazioaren Kontrako Deliplus Desodoranteak, egunez egun zu babesteko.

Beste Zenbait Iradokizun

Goizez, denbora faltagatik, edo gauez, dutxatu ondoren, zure azala hidratatzen ez baduzu, orain, Mercadonaren Dutxa Azpiko Gorputzerako Hidratatzaile Berriari esker, askoz era azkarragoan bete dezakezu eginkizun hori, ez duzulako krema xurgatzen den arte itxaroten egon behar izango zure azala hidratatzeko.