COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Nuevo Go-Lácteo de Cereales y Miel Hacendado

Hacendado Zereal eta Eztidun Go-Lácteo berria

2017ko apirilaren 04a
  • Ezin hobea da 8 hilabetetik gorako ume zein adin guztietako helduentzat, eta nonahi eta noiznahi hartzeko modukoa.

Orain familia guztiari zuzendutako snack berri bat aurki dezakezu Mercadonan. Zerealak, eztia, hartziduraren ondoren pasteurizatutako jogurta, eta… hartzeko prest! Horixe duzu Hacendado Zereal eta Eztidun Go-Lácteo berriaren formula.

Jogurtezko postre hau perfektua da nonahi eta noiznahi hartzeko; oso modu erosoan hartzeko ere, sakelako formatua du eta. Gainera, greziar jogurtaren krematsutasuna du, baina %70 gantz gutxiago horren aldean, eta ez du glutenik.

Adin guztietan egoki-egokia den jogurtezko postrea

Jogurtezko postre zoragarria da Hacendado Zereal eta Eztidun Go-Lácteo berria, eta bere ezaugarri nutrizionalak erabat egokiak dira 8 hilabetetik gorako umeentzat zein adin guztietako helduentzat.

Ahalik eta naturaltasun handienaz gauzatzen da postre honen ekoizpen prozesua, ez baita bertan kontserbatzaile, koloratzaile eta azukre erantsirik erabiltzen; bestetik, zeliakoek ere har dezakete, glutenik ez du eta.

Hacendado Zereal eta Eztidun Go-Lácteo berriak, gainera, berriz erakusten du Mercadonak espainiar produktuen alde egin duen apustua, Espainian egiten baitu Alnut espainiar enpresak, Carlet udalerrian (Valentzia) egoitza duenak.

Aukera ezazu zure Hacendado Go-Lácteo gogokoena

Orain Mercadonan badituzu aukeran Hacendado Go-Lácteo 4 mota ezberdin ere. Aldaera hauek guztiak 90 gramoko 4 ale dituzten pack-etan merkaturatzen dira. Eraman itzazu zurekin, nahi duzunean disfrutatzeko!

  • Zerealak eta Eztia (8 hilabetetik gorako haurrek har dezakete)
  • Marrubia eta Platanoa (8 hilabetetik gorako haurrek har dezakete)
  • Naturala (6 hilabetetik gorako haurrek har dezakete)
  • Madaria (8 hilabetetik gorako haurrek har dezakete)

Zure Hacendado Zereal eta Eztidun Go-Lácteo-a nola hartu

Nonahi eta noiznahi goza dezakezu zure Hacendado Zereal eta Eztidun Go-Lácteo-az. Bere sakelako formatuari esker, edozein leku edo momentuan hartzeko prest duzu.

Giro-tenperaturan berdin-berdin disfruta dezakezu Hacendado Zereal eta Eztidun Go-Lácteo berria, zapore pittin bat ere ez galduz, hotzik ez du behar eta.

Gehien gustuko duzun tenperaturan har ezazu, bere edukiontzi erosoa baliatuz. Hacendado Zereal eta Eztidun Go-Lácteo-a ezin hobea da bulegoan kontsumitu, bidaian eraman edo eskolan hartzeko. Gozatu zure jogurt postre gustukoen berriaz!

Beste Zenbait Iradokizun

Urtea bete duten umeentzat, Hacendado urtebetetik aurrerako Hazkuntza Esne-Prestakina ere gomendatzen dizugu. Kakao eta zerealak ditu, 13 bitaminaz, kaltzioz, burdinez, zinkez eta Omega 3 gantz azidoez aberasturik.

Eskuoihaltxoen bila ari bazara, azkenik, 240 ale dituzten Deliplus eskuoihaltxo fresko eta lurrindunak gomendatzen dizkizugu