Zaindu zure haurra gure Biberoi eta txupeteen lerroarekin. Konforta eta segurtasuna bermatzeko aukeratuak daude.
Haren beharretara eta edozein janari-motatara egokitzen diren biberoi eta tetinak ditugu, eta, horietaz gain, silikona leuneko txupeteak, tamaina askotakoak eta diseinu xarmagarrikoak.
Ezagutu gure aukera, zure haurrari hazten laguntzeko bereziki diseinatua. Arretarik onena eman nahi diogu bizitzako funtsezko etapa horretan.
Zure haurrarentzako biberoiak eta tetinak, jateko esperientzia erosoena
Biberoiak
- Ezagutu gure diseinu berriak, oso erakargarriak eta erabiltzen errazak.
- Bi tamaina ditugu aukeran:
- 150 ml-ko biberoia, fluxu moteleko tetina duena (1)
- 360 ml-ko biberoia, 3 posizioko tetina duena (1, 2 eta 3)
- Fluxu moteleko edo tamainaren araberako hiru posizioko tetina silikonazkoak.
Tetinak
- Kalitate oneneko silikonaz eginak.
- Kolikoen aurkako balbula dute (balbula horri esker, ez da hutsik sortzen; hala, haurrak ez du airerik irensten tetina xurgatzean, eta koliko gutxiago izango ditu).
- Irteerak:
- Irteera minimoa (1): lehen edoskialdietarako egokia.
- Irteera ertaina (2): esne, zuku eta ahi oso likidoetarako.
- Irteera maximoa (3): ahi eta bestelako elikagai sendoagoetarako, eta haur jatunenentzat.
Nola erabili
Jarri tetinaren seinalea haurtxoaren sudurraren azpian, eta biratu biberoia ateratzea nahi duzun likido-kantitatearen edo janari-motaren arabera.
Garbitu biberoiak eta tetinak azkar eta ondo
Biberoia eta tetina garbitzeko eskuila
Bi eskuila ditu, biberoiak eta tetinak errazago garbitzeko:
- Biberoietarako eskuila handia.
- Tetinetarako eskuila txikia (kirtenaren barrualdean).
Biberoi-garbitzailea
- Ondo kentzen ditu biberoietako esne-, zuku- eta ahi-hondarrak.
- Esnearen proteina desegiten duen entzima bat du formulan, biberoiak esnearen orbanik eta koiperik gabe uzten dituena.
- Janari- eta edari-arrasto eta usain guztiak kentzen ditu haurtxoen elikadurarako tresna guztietatik (biberoiak, tetinak, txupeteak...)
Nola erabili
Jarri produktu pixka bat biberoiaren barruan, eta kontuz garbitu biberoiak garbitzeko eskuila batekin. Hustu, eta ur epel eta garbiarekin garbitu.
Silikonazko txupeteak, leuntasuna eta % 100eko segurtasuna zure haurrarentzat
- Silikona leuneko txupeteak. Silikona ez da hondatzen erabili ahala.
- Alderantzikagarria: tetina laua denez, presio txikia eragiten du, eta ahosabaia eratzen laguntzen du.
- Disko simetrikoa du, txupetea edozein posiziotan jartzeko.
- Eraztun mugikorra.
- Aireztapen-zuloak ditu, aireak zirkula dezan eta listua pilatu ez dadin.
- Diseinu bat baino gehiago tamaina bakoitzean.
- 3 tamaina haurraren adinaren arabera:
- 0-6 hilabete.
- 6-18 hilabete.
- 18 hilabete
baino gehiago.
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen dituzu gure Haur-pixoihalak? Ezagutu gure aukera zabala, eta aukeratu zure haurrari ondoen egokitzen zaion tamaina.
Erabili eta botatzeko bainujantziak, udarako aukera erosoena.
Gure Garbigarri hipoalergeniko perfumatua ezin egokiagoa da haurren arroparako. Probatu!