COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Deliplusen eskuetako xaboi likido berriak (bederatzi mota), zure eskuen higienea zaintzeko.

Deliplusen eskuetako xaboi likido berriak

2019ko ekainaren 19a

Mercadonaren lurrindegian dituzu jada Deliplusen eskuetako xaboi likido berriak.

Orain, formula berria, azala are gehiago zaintzen eta leuntzen duena. Lurrin bizi eta iraunkorragoak. Erabiltzeko errazagoak eta diseinuz hobeak.

Eskuetako higienerako xaboi-sorta bikaina, zenbait lurrin-motatakoak.

Orain, Deliplusen bederatzi xaboi likido berri dituzu aukeran, hiru sortatan banatuak, zure eskuei ondoen datorkiena hauta dezazun.

Deliplusen xaboi likidoen sorta

Deliplus Jabones de manos redondos

Azala babesten duen xaboia, oloduna, glizerinaduna..., eskuak zaintzeko aukera zabala eskaintzen dizu Deliplusen xaboi likidoen sorta honek.

  • Azala babesten duen eskuetarako xaboia

Eskuen zaintza eta higienea bermatzen du, kotoi-estraktuari eta E bitaminari esker. Lurrin garbia eta neutroa du.

  • Eskuetarako xaboi hidratatzaile oloduna

Zaintza eta higiene berezia azal lehorrentzat, olo-estraktuari esker. Gainera, lurrin oso atsegina du, eskuen eguneroko hidratazioaren lagungarri.

  • Glizerinadun eskuetako xaboi naturala

Azal koipetsuetarako egokiena. Glizerinazko xaboi % 100 naturala; oliba-estraktuak, berriz, estilo tradizionalagoa eransten dio. Bestalde, pH espezifikoa du, azal koipetsuetara hobeto egokitzeko.

  • Usainak kentzeko eskuetako xaboia

Berariazkoa da xaboi hau eskuekin usain txarrak sortzen dituzten materialak maneiatzen dituztenentzat, batez ere sukaldean zenbait jakirekin jarduten direnentzat.

Usain txarrak kentzen ditu lima-estraktudun xaboi honek, eta zitriko-ukitu leuna duen lurrina uzten du azalean.

  • Tiernos Recuerdos eskuetako xaboia

Haurtzaroa gogoraraziko digu xaboi honek. Egunero eskuen higienea bermatzeaz gain, haurtzaroko unerik gozoenak biziki gogorarazten ditu, lurrin klasiko bat ere badarama eta.

  • Kids eskuetarako xaboia

Etxeko txikientzako egoki-egokia da Deliplusen eskuetako xaboi hau. Gerezi-estraktua du, eta garbi-garbi uzten dizkie eskutxoak; gainera, goxoki- eta litxarreria-lurrin dibertigarria du, izugarri gustatuko zaiena.

Deliplusen Smart Colours Collection xaboi likidoen sorta

Deliplus Jabones de manos Smart Colours Collection

Bi xaboi likido dituzu aukeran Smart Colours sorta erakargarrian, eta biek uztartzen dute azalaren zaintza eta higienea lurrin sofistikatu batekin.

  • Mandarin&Bergamot eskuetarako xaboia

Leun eta garbi utziko dizu azala; klementina mandarinazko lurrin zitrikoak, berriz, laranja-, pomelo- eta bergamota-ukitu bereziak gehituko dizkio.

  • Sandalwood&Coconut eskuetarako xaboia

Hona hemen eskuak garbi edukitzeko eta lurrin apartaz gozatzeko beste aukera bat. Espezia-, sandalo- eta koko-ukituak ditu. Harrituta utziko zaitu.

Deliplusen Meloi Moussea eskuetako xaboi berria

Deliplus Jabon de Manos Mousse Melon

Xaboi berri bat dakarkizu Mercadonako lurrindegian aurkituko duzun Deliplusen eskuetako xaboi-sorta berriak: Meloi Moussea.

Apar krematsuzko testura du xaboi honek, zure eskuen zaintza eta higienearen osagarri.

Glizerina eta B5 probitamina ere badituenez, leuntasun eta zaintza ezin hobeak eskaintzen dizkie zure azalari.

Gainera, familia osoarentzat da Meloi Moussea eskuetako xaboi apartsua; beraz, haurrek ere garbitu ditzakete eskuak haren testura apardunaz, eta meloizko fruta-lurrin dibertigarria usaindu.

Hobekuntza berriak eskuetako xaboi-sortan

Gure bezeroen eskaerei erantzunez, hobetu egin dugu eskuetako xaboien gure familiaren kalitatea. Azterketak eta probak egiten denboraldi bat eman ondoren, sorta berri bat prestatu dugu, hobekuntza hauek dituena:

  • Formula berria: azala hobeto zaintzen eta leuntzen du.
  • Lurrin bizi eta iraunkorragoak: hobetu egin da lurrin guztien usaina.
  • Diseinu berria: irudia eta diseinua hobetu ditugu.
  • Botila berria: botilak ergonomikoak dira errazago erabiltzeko, eta egonkorragoak dira.
  • Dosifikatzailea: berdindu egin ditugu dosifikatzaileak. Orain guztiak beltzak dira, haurrena izan ezik, urdina baita.

Beste gomendio batzuk

Udan azala zaintzeko, hona hemen Eguzkitarako aholkuak, ezinbestekoak arriskuak saihesteko eta beltzaran-kolorea harro erakusteko.