Deliplus Protección Plus Desodorante Lerroa, gehiegizko izerdia kontrolatzeko diseinatuak.

Protección Plus desodoranteak

2017ko irailaren 14a

Gehiegizko izerdia izateagatik babes handiagoa behar duten pertsonentzat diseinatu dira Deliplus Protección Plus desodorante berriak.

Transpirazioaren aurkako aktibo portzentaje altua duenez, izerdiaren aurrean eraginkortasun hobea eskaini eta jardun biziagoko momentuetan ere babestu egiten zaitu Deliplus Protección Plus desodorante en formulak. 48 ordu baino gehiago irauten du horien babesak.

Badute hezetasuna xurgatzen duen buztin zuri edo kaolin izeneko minerala, produktuaren eragina indartzeko.

Beraien lurrinak bereziki diseinatu dira gizonezko zein emakumezkoentzat, eta freskotasun eta kontrol sentsazio atsegina ematen dute.

Desodorantearen eraginkortasuna segurtatzeko, azal garbi eta lehorrean eman behar da beti.

  • Roll-on formatua erabiltzen badugu, galtzarbe bakoitzean goitik behera aplikatuko dugu hiru aldiz, estaldura on eta uniformea lortzeko. Jantzi aurretik, guztiz lehortzen utzi.
  • Espraia erabiltzen badugu, edukiontzia alderantzikatu, gogoz astindu, azaletik 15 cm-ra 2 edo 3 segundoz lainoztatu, eta sikatzen utzi.

Proba itzazu Deliplus Protección Plus desodoranteak, eta utzi gehiegizko izerdiagatik kezkatzeari.

Beste Zenbait Iradokizun

Erabil ezazu Deliplus Mendazko Gela, dutxa edo bainu indarberritzaileagoak izan eta sentsazio paregabe batez gozatzeko. Orain, Mercadonaren Lurrindegian eskura duzu!