Probatu duzu ColorCor Reviva maskara? Udan sufritzen du gehien gure ileak. Eguzkiak, itsasoko eta igerilekuko urak, kutsadurak eta estresak histu egin dezakete zure ilea.
Biziagotu nahi duzu di-da batean? Maskara honi esker, ile biziagoa eta distiratsuagoa izango duzu hiru minutuan.
ColorCor Reviva maskararen ezaugarriak
- Kolore maskara espresa, zure ilea argitu eta suspertzen duena.
- Ezin egokiagoa ilearen kolorea biziagotu eta distira eman nahi diotenentzat.
- Txia-olioarekin aberastutako formulari esker, distiratsuago uzten du ilea.
- Ez du balio ilearen kolorea aldatzeko edo ile zuriak estaltzeko, baizik eta ilearen berezko kolorea biziagotzeko eta distira berreskuratzeko.
- Maskararik egokiena aukeratzeko, garrantzitsua da zure tonura gehien hurbiltzen dena aukeratzea, tonu naturala edo tindatua duzula ere.
- Aurkitu zuretzako tonu aproposa: ezti-ilehoria, beltza, kobrea, txokolatea, gorria edo biolin-kolorea.
- Maskararen konposizioa dela eta, egokia da beganoentzat, eta, gainera, ez du amoniakorik; zuntz kapilarra narritatzeko arrisku gutxiago, beraz.
Lau urratsetan aplikatzen da
1. Garbitu ilea eta ongi xukatu eskuoihal batekin, Colorcor Reviva erabili aurretik. Askatu korapiloak.
2. Banatu produktua uniformeki, sustraitik puntetara, ilea ondo bustita geratu arte. Ez eman buru-azalean.
3. Utzi 3-5 minutuz, lortu nahi duzun intentsitatearen arabera.
4. Ur askorekin garbitu. Lehortu ilea, eta erakutsi harro kolorea!
Kolorea pixkanaka desagertuko da, ilea garbitu ahala. Denbora gehiago edo gutxiago iraun dezake, ilearen porositatearen arabera.
Jantziak eta gainazalak zikindu ditzake. Komeni da sorbaldetan eskuoihal bat jartzea eta eskularruak erabiltzea. (liburuxkaren barruan pare bat ditu).
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen dituzu Zure azala zaintzeko kremak eta eguzki-babesak?
Esan agur gorputzeko ileari, gure depilazio-produktuen lerroarekin.